Floreagan Azkoitiko ohiturak zaintzen ditugu. Aspaldiko ohitura dugu Azkoitian San Martin egunean kanpaiak jotzearena. Eguraldiak lagunduta San Martineraino abiatu dira txikienak. Zenbat kanpaikada jo ditu bakoitzak? Ba, batzuk hiru, beste batzuk lau, beste batzuk zazpi, beste batzuk... … [Read more...]
Archives for azaroa 2010
LH4koak LAPATXen
Azaroaren 5ean, LH 4ko ikasleok Lapatxeko zabortegira bisita egin genuen. Lapatxen Ana eta Itziarren laguntza izan genuen. Bi taldetan banatu ginen ekintza ezberdinak egiteko. Alde batetik zabortegi ezagutzeko aukera izan genuen, bertara doan zaborraren prozesua osoa aztertuz. Monitoreek azaldu zigutenez Lapatx Zabortegia Urola Erdian kokatzen den zabortegi kontrolatua da. … [Read more...]
EGOITZARA BIXITA
Euripean abiatu ginen Zaharren Egoitzara azaroaren 9an laugarren mailako ikasleak. Ate aurrean, urduritasuna eta emozioa lagun genituen. Aurreko astetan hainbeste entsaiatu genituen ekintzak prest zeuden jende aurrean egiteko. Oraingo honetan asko izan dira; aurreskua, axuri beltza, betiko doinu zaharrak abestu ditugu, bertso-asmakizunak, bi antzerki, dantza modernuak, … [Read more...]
LH 5 UR ARAZTEGIAN
Azaroaren 5ean, LH 5ekoak ura nola bildu eta nola garbitzen duten ikusi eta ikastera joan ginen. Lehendabizi urtegira joan ginen. Han ura nola biltzen duten, nola ateratzen duten eta zer segurtasun neurriak dituzten erakutsi zizkiguten. Handik Oñatz aldera jaitsi ginen. Han gure etxera ura bidali aurretik nola garbitzen den eta zein herritara iritsiko den ere ikasi … [Read more...]
HHkoak TXIKI PARKen
IRITSI DA ESPEROKO EGUNA Urtero joaten gara, baina beti desberdina da. Beti bederatziak pasatxo ateratzen gara, baina gure bidai-laguna desberdina izaten da. Txiki Parkera ordu beretsuan iristen gara, betiko jolasak dira, baina batzuentzat lehenengo aldia eta beste batzuentzat, berriz, azkena. Dena desberdina da, izan ere joan ginen azken alditik urtebete zaharragoak gara. … [Read more...]













