Maiatzaren 1ean Floreaga ikastetxeko dantza taldekoak Urnietara joan ginen dantza egitera. Han beste talde batzuekin elkartu ginen: Urnietako talde bat, Oñatiko talde bat eta Mutrikuko beste talde bat. Azkoititik 9:45ean irten ginen eta Urnietara 10:50ean heldu ginen. 11:00tan Urnietako plazan elkartu ginen talde guztiak eta Urnietako kaleetan zehar kalejira bat egin genuen. … [Read more...]
Archives for maiatza 2011
TXERLOIAKO FINALAK
Maiatzaren 7an jokatu ziren Eskola arteko Futbol benjamin eta alebinaren finalak Txerloiako zelaian. Emaitzak honako hauek izan ziren: Neskak: Benjaminak: Floreaga A, 5 - K. Etxegarai A, 3 Neskak: Alebinak: K. Etxegarai, 2 – Floreaga, 1 Mutilak: Benjaminak: Iraurgi C, 12 - X. Munibe D, 1 Mutilak: Alebinak: X. Munibe B, 3 - X. Munibe A, 1 Partiden … [Read more...]
KANTU TAILERRA
Ikasturtean zehar ostiraletan euskal abestien tailerra izan dugu. Maiatzaren 20an azken saioa izango dugu. Talde bakoitzak abesti bat aukeratuko du beste guztien aurrean abesteko. Beheko botoian abestien askoren letra eskura dezakezue. Ondo abestuko al dugu? Maiatzaren 20a arte! … [Read more...]
ELKARTASUN PINTXO-DENDA
Maiatzaren 7an, Kontzejupean Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako Solidaritate Pintxoa martxan izan zen goiz osoan. Familia askok ekarritako pintxo eta postreak dastatzeko aukera bikaina izan genuen. Kalitate handiko pintxoak, tarta gozoak, … Eta ondoan, Solidaritate taldeak antolatutako Denda, bigarren eskuko hainbeste liburu, disko, jostailu, … prezio onean, Beninen … [Read more...]
DANTZARI TXIKI EGUNA
2011ko maiatzaren 8an Dantzari Txiki eguna ospatu da Azkoitian. Goizeko 11etan Julio Urkixo kalean elkartu dira Floreaga, Xabier Munibe eta Bizkargi Musika Eskolako dantzari guztiak. Enparantzan Udalak eta Floreagako guraso elkartearen laguntzarekin eskainitako ogitartekoa jan dute. Kalean gora eta behera ibili ondoren, Herriko enparantzan eman dituzte azken dantzak. Goiz pasa … [Read more...]













