Azkenean aurten ere iritsi dira oporrak! Beldur ginen ez ote ziren iritsiko, baina iritsi dira! 2010-11 ikasturtea bukatu da. Ekintza ugari egin ditugu ikasturtean zehar, bideo eta argazki pila bat horren adierazle, baina... INOIZ EZ GARA GELAN AGERTZEN! Izan ere ikasturtean zehar ateratako argazki gehienak (ia denak!) gelaz kanpokoak izan dira. Batek baino gehiagok … [Read more...]
Archives for ekaina 2011
2011 JAIALDIA
Floreaga Ikastetxeak kurtso amaierako jaialdi bikaina eskaini zuen ekainaren 17an, ostiral arratsaldean, Oteiza frontoietako erreboteko plazan. Jende ugari bildu zen jaialdiaz gozatzera, harmaila guztiak betetzeraino. Eguraldia ere lagun izan genuen, euriaren mehatxua ere inguruan izan arren. Jaialdi bikaina, benetan. Lan handia egin da hainbeste ume, neska eta mutilek … [Read more...]
DBH4koen AGURRA
12:00etan elkartu gara On Bosco antzokian DBH4koen agurra ospatzeko. Ospakizuna izan da, alaitasuna, urduritasuna, poza, pena, irribarreak, malkoren bat, abestiak, bideoak, argazkiak, opariak eta batez ere ESKER ONA! Urte asko Floreagan, une batzuk gaziak, eta asko gozoak. Ekitaldia Pedagogi Zuzendaria den Koldoren hitzekin hasi da. Ikasturtean zehar ondo egindako lanaz … [Read more...]
LH 5-6 HONDARRIBIAN
Egun zoragarriak igaro genituen Hondarribian. Gure kanpaldia hasiz Irunen egin genuen lehenengo geldialdia. Bertan erromatarren museoan gauza interesgarriak ikusteaz gain, garai bateko jolasak ezagutu genituen. Handik, Hondarribiko aterpetxe ederrera iritsi ginen eta jolasean aritu ondoren bosgarren mailakoek prestaturiko jaialdi politaz gozatu genuen. Hurrengo goizean … [Read more...]
HAUR HEZKUNTZA ORIOn
Ekainaren 3an, HHko 3, 4 eta5 urteko haurrak ikasturteko amaierako ibilaldia egin genuen. Goiza Txiki-Parken igaro genuen, haur guztiak pozik eta alai ibili ziren. Gero Oriora joan ginen eta iritsi orduko haur guztiak motxilan zuten janaria atera eta jaten hasi ziren, nahiz eta oraindik bazkaltzeko ordua ez izan. Ondoren bertan dagoen parkean jolastu zuten denbora … [Read more...]












