Aurreko asteko astelehenean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan. Pazkoa, Jesusen heriotza eta piztuera, oso gertu dugunez, bizitzan gaizki dabiltzan gauzez konturatzeko eta Jainkoaren barkamena jasotzeko aukera eman zaie ikasleei. Irakurritako ebanjelio pasartean Jesus berpiztua jendeari agertzen zaio. Batzuek ez dute sinesten, ikusmena daukate, baina … [Read more...]
Archives for martxoa 2013
GURE PILOTARIAK
Martxoaren 17an “Gurea” pilotalekuan XXIX. Atano III.a buruz-buruko pilota txapelketa jokatu da. Oteiza pelota taldeak antolatutako jardunaldia goizeko 10:00etan hasi da nesken arteko partidekin, jarraian mutilek ekin diote lehiaketari. Goiz pasa polita izan da bertan bizi izan duguna. Gogoa, indarra, ilusioa, urduritasuna ez dira falta izan. Txapelketa honetan Floreaga … [Read more...]
GURASOEN EGUNA
Martxoaren 17an, igandean, ospatu zen Floreaga Ikastetxeko Gurasoen festa, San Jose eguna lan eguna izan baita aurten. Guraso batzordekoak goizean goizetik hasi ziren dena prestatzen: ping-pong mahia, futbolinak, mahai luzeak, txorizo pintxoak eta edariak,… David zuzendariak eman zuen goizeko hamaiketako mezaren ondoren, txistulariekin pasakalean etorri zen jendea patio … [Read more...]
IV. EUSKAL CONFINT
Martxoak 14, osteguna, IRAES 21eko kide Jexux, Maria, Joanes eta Janire, Madariaga Dorretxean elkartu ginen Euskadiko beste zenbait ikastetxeetako kideekin, IV. Euskal Confint-a burutzeko asmoz. Bertan, ingurumenari buruz hausnartu genuen. Horretarako, ikastetxean egindako konpromisoen lorea eta bi bertso eman genituen, bertan aurkeztu ahal izateko. Goizaren zati batean … [Read more...]
KORRIKA 18
Datorren asteazkenean, martxoaren 20an, Azkoititik pasako da KORRIKA. Aurreko urteetan Azkoitiko ikastetxe, talde eta herritarrekin batera parte hartu izan dugu ekintza honetan. Aurten ere hala egingo dugu, eta zuei ere bertan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Iluntzeko 22:40 inguruan iritsiko da KORRIKA Azkoitira bigarren bueltan, izan ere, Azkaratera 21:45 … [Read more...]













