Azaroaren 4tik 8ra LH eta DBHko ikasleak AMNESTY INTERNATIONAL erakundeak prestatutako “Haurren eskubideak” kanpaina lantzen arituko dira ikastetxean. Hori dela eta, aurreko astean zehar erakusketa jarrita egon da lehenengo solairuko pasilloan. Erakusketa honen helburua da Nazio Batuek sinatutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean ezarritakoa jakinaraztea. Adingabeek … [Read more...]
Archives for azaroa 2013
BARATZAN LAGUNDUZ
HH-ko eta LH-ko ikasleak lantzen dugu baratza baina batzuetan HANDIENAK laguntzen gaituzte. Oraingoan, kalabaza jaso genuen baina... belar txarrak eta kalabazaren hosto handiak kendu ostean ezin genuen guztia guk bakarrik konpostagailura eraman, horretarako lagundu ziguten JATOR JATOR DBH 1. Mailakoek … [Read more...]
KIROL JARDUNALDIA ORDUTEGIAK
GOGORATU! Hemendik aurrera KIROLAK atalean asteroko kirol jardunaldiaren ordutegiak jarriko ditugu. Adi! … [Read more...]
HONDAKIN BILKETA IKASTETXEAN
DBHko 1.mailako ikasleak ari gara lanean eskolako "Aztarna ekologikoa" gutxitzeko asmoz. Gogoratu nahi dizuegu IKASTETXEAN JASOTZEN DITUGULA honako hondakin hauek. - boligrafoak (edozein mota eta materialetakoak), errotulagailuak, portaminasak, markagailuak eta tipp-ex zintaduna. -Inpresorako kartutxoak. -Mugikorrak. Jada prestatu ditugu geletan ipintzeko kutxak: Ez … [Read more...]
BENINGO ZOZKETAKO SARIA
Agertu da Beningo Zozketako sariaren irabazlea, Juan Cruz Conde. Zenbaki sariduna 8396a izan da, azaroko 3ko Itsuen zozketaren arabera. Saria honako hau da: Imanol Agirretxe Errealeko jokalariak emaniko kamiseta, berak sinatua; Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” margolarien bi koadro bikain, eta Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkari edo afaria. Hainbat … [Read more...]













