Euskararen Egunean LH-n egindako kartel lehiaketaren irabazleak honako hauek izan ziren: LH1A LH3B LH6B DBH-koak aldiz, euskarari buruzko aurkezpen bat prestatzen aritu dira power point bidez. Euskara Egunean hasi ziren eta hurrengo astean jarraitu zuten. Irabazleak honako hauek izan … [Read more...]
Archives for abendua 2013
MUSIKAZ GOZATZEN
Abenduaren 14 “Musikarekin gozatzeko” saio bikaina egin zen Floreagako Psikomotrizitate gelan, Monika eta Ana andereñoek zuzenduta eta Olatz Zabaleta musikariak animatuta. 2012 eta 2013an jaiotako 14 ume eta beraien gurasoek programa interesgarria izan zuten: Hasieran umeak hiru taldetan banatu eta musika tresnekin jolasean aritu ziren. Bigarrenean bost kantu landu ziren: … [Read more...]
GABONAK PRESTATZEN
Abendualdian gaude, Jesusen jaiotzarako prestaketa garaia. Gu ere eskolan Gabonetarako prestatzen jardun dugu. Aurreko astean LH 4, 5, 6 eta DBHko ikasleak aitortzak izan zituzten; gelak apaindu ditugu eta LHn zuhaitz berezi bat osatu dugu. Kolore desberdinetako hostoz osatutako zuhaitza, non gure otoitzak, bekatu txikiak eta entzun nahiko genituzkeen albiste onak azaltzen … [Read more...]
ZAHAR EGOITZAN GABONAK ZORIONTZEN
Pasa den abenduaren 17an, ohiturari jarraituz, LH 4.Bko ikasleak Zahar Egoitzara joan ziren. Arratsaldeko 4etan, ikastetxetik oinez abiatu ziren ikasgelako 21 umeak eguraldia lagun. Ordu erdi bat ibili ondoren bertakoek harrera egin zieten umeei. Olatzek, musika irakaslea, dena prest zeukan emanaldiari hasiera emateko. Hasi kantatzen eta bai kantatu ere, ia-ia ordubete egon … [Read more...]
JANARI BILKETA MILA ESKER!
Euskadiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena janari bilketa egin du Azkoitian, gaur egun Benin eta Togo aldean dagoen gose handiari erantzun bat eman asmoz. Honako janariak bildu dira: arroza, dilistak, babak eta pasta... Ongi kontserbatzeen eta asko estimatzen dituzten janariak dira. Floreaga Ikastetxean eta hainbat dendetan jaso ditugu janariak abenduaren 5, 7, 13 … [Read more...]













