Martxoaren 23an ospatu zen Floreaga Ikastetxeko Gurasoen festa. Guraso batzordekoak goizean goizetik hasi ziren dena prestatzen: ping-pong mahaia, futbolinak, mahai luzeak, txorizo pintxoak eta edariak,… David zuzendariak eman zuen goizeko hamaiketako mezaren ondoren patio berdean elkartu ziren bertaratuak. Euskal dantzen erakustaldi bikaina izan genuen eta ondoren Ipuin … [Read more...]
Archives for martxoa 2014
SARTU ETA GOZATU BERTSO MOVIE DA-N
“Bertso movie da” Beasaingo Arrano Elkarteak antolatzen duen lehiaketa da. Bertan parte hartzeko bi osagai elkartu behar dira, bertsoa eta irudia. 6. mailan 3 urte daramatzagu txapelketa honetan parte hartzen. Elkarlanean aritzen gara: alde batetik Ahozkotasuna ikastetxean proeiktuan gaudenez Jokin Uranga bertsolariaren aparteko laguntza izaten dugu bertsoen zatia osatu edota … [Read more...]
SANTOS GUREKIN
Joan den ostiralean Santos Gomez eta bere familiaren bisita izan genuen ikastetxean. Orain dela bi aste tapoiak jasotzeari hasiera eman genion Santos Gomezi laguntzeko asmoz. Mutil honek Duchenne giharretako distrofia du eta bere familia gaitz horri sendabideren bat aurkitu nahian zeru-lurrak astintzeko prest dago. Zazpi anai-arreba dira eta 7 urte dituen anaia gazteenari ere … [Read more...]
Martxoaren 22a, Uraren Munduko Eguna
EAEko 30 urtetik beherako gazteen %71 uraren kontsumoa murrizten saiatu ohi dira. Gazteen Euskal Behatokia kontsumo jasangarriari buruzko ikerketa bat burutzen ari da. Ikerketa horren emaitzetatik abiatuta, esan dezakegu EAEko 15 eta 29 urte bitarteko hamar gaztetik zazpi uraren kontsumoa murrizten saiatu ohi direla. Aitzitik, %10ek ez dute hori inoiz edo ia inoiz egiten. … [Read more...]
ESKOLA CONFINT
Eskola Confint lantzeko gloster bat egin dugu IRAES 21 taldeko DBHko kideok. … [Read more...]













