Berriro ere, iristen zaigu, Diego Garcia zenaren heriotzaren urteurrena eta berarekin, bi herriak elkartzen dituen Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia. Atzo, hilak 26, Elkargunean, 6. mailako ikasleentzat prestaturiko hitzaldia izan genuen. Bertan Diegoren bizitza eta bere ibilbide profesionala ezagutzeko aukera eman ziguten lasterketako antolatzaileek. Gure herriaren … [Read more...]
Archives for martxoa 2015
HH-KO HORMAKO EKOSISTEMAREN AZTERKETA
Otsailaren 26a zen eta izugarrizko eguraldia nabari zen. Egun ezin hobea Floreagako ingurugiroan dauden landare eta animali ezberdinak ezagutzeko. Horrelaxe bada, haur hezkuntza inguruan dagoen pareta aztertzeari ekin genion. Hainbat taldetan banatu ginen ikerketa burutzeko. Batzuk, landareak aztertu eta argazkiak atera genituen; beste batzuk, aldiz, animaliak aurkitzen jardun … [Read more...]
GARIZUMA TUTORETZAN
Garizuman amaieran gaude, otoitz egiteko denboraldian… Ea zer irizten diozuen elezahar honi. “Printze batek hauxe kontatzen zuen bere buruaz: Gazte nintzelarik, nire otoitzak zera zioen: Jauna, emazkidazu indarrak mundua aldatzeko. Heldu egin nintzenean, ohartu nintzen bizitzaren erdia igaro nuela inor aldatu gabe. Orduan, otoitza aldatzea erabaki nuen: Jauna, emadazu … [Read more...]
GU ERE EUSKAHALDUN!
Korrika 19 igandean iritsi bazitzaigun ere, asteazkenean hasi ginen herria girotzen. Eskola sarrera-irteeretan urte desberdinetako Korrikako abestiak izan genituen lagun eta egun onak ere ez zen beti bezala izan. HH eta LH-koek Normalkuntza taldeko ikasleek grabatutako ipuin kontaketa, “Peru pirataren altxorra”, ikusi eta entzuteko aukera izan zuten. DBH-koek, aldiz, … [Read more...]
ASTE SANTUA PRESTATZEN: AITORTZAK
Aurreko asteko astelehenean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan. Pazkoa, Jesusen heriotza eta piztuera, oso gertu dugunez, bizitzan gaizki dabiltzan gauzez konturatzeko eta Jainkoaren barkamena jasotzeko aukera eman zaie ikasleei. Pazkoan ospatzen dugu bereziki Jesusek bere bizitza eman zuela denon alde, gure alde. Mundu honetatik beharrean zegoenari on … [Read more...]













