Aurten natur zientzietako ikasgaian, beste urteetan bezala, elikadura gaia eman dugu. Urtero bezala gazta tarta egin dugu produktu naturalekin eta nahiko ondo irten zen. Hasteko, klase guztia joan ginen produktu naturalak erostera eta bakoitzak bereak hartu zituen, horregatik talde bakoitzak era desberdinetako produktu ezberdinak zituen. Batzuek etxetik eman zituzten gauzak … [Read more...]
Archives for ekaina 2015
IKASTETXEKO DENDA BERRIA!
EROS ITZAZU DATORREN IKASTURTERAKO LIBURUAK Badakigu zenbaterainoko ahalegin ekonomikoa suposatzen duen zuentzat testuliburuak erostea. Gainera, hezkuntza lege berria ezartzen hasia dagoenez, datozen bi ikasturtetan liburuak berritzera derrigortuta gaude. Liburuen erosketak dakarren gastua zuentzat eramangarriagoa izatea nahi dugu; hori dela eta, zenbait bide berri zabaltzen … [Read more...]
JAIKI PROIEKTUA
Idatzi honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren ikasturteari begira JAIKI proiektua martxan jarri nahi dugula. Proiektuaren helburua eskolaz kanpoko ekintza hezitzaileak eskaintzea da. Horregatik, honako ekintza hauek eskaintzen dira: LH 4,5,6 MEKANOGRAFIA ………………… 15€/ hilea • Teklatua maneiatzen ikasi. • Idazketan abiadura bizkortu. • Ordenagailu bidezko … [Read more...]
OROIMENEZKO MEZA PARROKIAN
Ekainaren 14an, igandean, MEZA ospatuko da Azkoitiko Parrokian 12,30etan, San Joan Boscoren jaiotzaren 2. mendeurreneko ospakizunei amaiera emateko. Meza emailea On Juan Carlos Pérez, salestarren Probintziala, izango da. Mezetan parte hartuko du Alai Batzako koruak. Azkoitiko Salestar Familia osoarentzat ospakizun handia da, eta denak gonbidatzen zaituztegu elizkizun honetan … [Read more...]
PLISTI PLASTA – ELKAR HAZI
Ekainaren 6an, larunbata, 2014-2015 ikasturteko azkenengo saioa egin genuen. Haur eta guraso ur jolasekin gozatu genuen. Pili eta Mili pailazoak ere gurekin izan ziren plisti plasta saioa girotzen eta amaieran hamaiketako goxoa izan genuen. ONDO PASA OPORRAK!!! Hitzak eta argazkiak: Ana Amiano eta Mónica González … [Read more...]













