Inauteri astelehen eta astearte goizak pasatzeko zerbitzua eskaini du Jaikik. HH3 eta LH2 bitarteko 24 ume inguruko taldetxoa elkartu da eta goizak ahalik eta entretenituen pasatzen saiatu dira. Mota desberdinetako ekintzak burutzeko aukera izan dute, mahai jolasak, eskulanak, kirola, pelikula…. Giro polita sortu da eta umeek ere adin desberdinetako kideekin erlazionatzen … [Read more...]
Archives for otsaila 2016
SANTA AGEDA
Urteroko usadioari jarraituz, otsailaren 4an, Haur Hezkuntzako haur eta irakasleak kalera atera ginen jendeari abesteko asmoz. Goiz osoan kalean zehar ibili ginen kantu kantari eta oso giro atsegina sortu zen nahiz eta, azkenerako nekatuta egon eta eztarriak erdi itxita bukatu. Ondoren, ikastetxera itzuli ginen eta bertan LH eta DBHko ikasleak eta irakasleak zain genituen guri … [Read more...]
KONTSUMO TAILERRAK
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die ikastetxeei. Hori dela-eta, aurten ere Prestakuntza ikastetxeetan programan parte hartu dugu. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei Kontsumobidek eskaintzen dien prestakuntza-programa ibiltaria da. Horren bidez, kontsumoari buruzko hainbat gai jorratzen dira, praktikan eta talde-lanean … [Read more...]
JAIKIREKIN JOLASEAN
Inauterietako jai egunak lagunekin jolasean igaro nahi? Astelehen eta astearte goizak lagunekin pasatzeko aukera eskaintzen dizuegu, tailerrak, jolasak eta abar egingo ditugu. NOIZ: OTSAILAREN 8an edo/eta 9an, 9:00-13:00 NORENTZAT: HH 3-4-5 eta LH 1-2 Egun baterako 10 euro ordaindu beharko dira, bi egunetarako 18 euro. Interesatuak idazkaritzatik pasa. … [Read more...]












