Euskal herri kirolei buruzko saio bikaina izen genuen On Bosco aretoan apirilaren 13an, XXVII. Kultur Jardunaldien barruan. Jose Mari Olasagasti aizkolaria, Jose Luis Lete “Elosukorta” harrijasotzailea eta Jon Unanue arraunlaria aritu ziren Andoni Bastidaren gidaritzapean. Jende ugari bildu zen saiora. Sarrerako agurra eta aurkezpenen ondoren, Iban Garciak Floreaga ikastetxeko … [Read more...]
Archives for apirila 2016
PSIKOMOTRIZITATEA – ELKAR HAZI
Zein ondo pasatu dugun Elkar Haziko 3. saio honetan!!! Gela hiru txokotan banatu dugu: salto txokoa, kulunka txokoa eta texturen txokoa. Salto txokoan altura desberdinetako saltoak egin ditugu. Kulunka txokoan izara baten barruan kulunkatu gara gurasoen laguntzaz. Texturen txokoan galtzerdiak kendu eta a zer sentsazioa!!! Leuna, lakarra, tontortsua... sentitu ditugu gure oinen … [Read more...]
XXVII. EUSKAL KULTUR JARDUNALDIAK
Floreagako Salestar Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak, eskolaren eta Azkoitiko Udalaren babespean, XXVII. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu ditugu aurtengo udaberrirako. Hiru hitzaldi antolatu dira. Gure ustez, hitzaldien gaiak erakargarriak dira, eta oso maila altuko hizlariak izango ditugu gure artean. Egitaraua aurkeztean, zuen gustukoa izatea espero dugu. Azkoitiarroi … [Read more...]
ZIENTZIA TAILERRA
Zientziarekin jolas egiten ikasi nahi? Zatoz gure zientzia tailerrera eta bertan lagun artean gozatuz, zientziaren alderdirik dibertigarrienak ezagutuko dituzu, esperimentuak egiten ikasiz. NOIZ: APIRILAREN 16an , 11:00- 13:00 NON: FLOREAGAN NORENTZAT: LH 1-2 7 euro ordaindu beharko dira. Interesatuak idazkaritzatik pasa. ANIMA ZAITEZ! … [Read more...]
MENUAK
Apirila, maiatza eta ekaineko menuak ZERBITZUAK > JANGELA atalean aurkituko dituzu. Gaur egun eskolan dauden haurren artean alergiak eta elikadura intolerantziak gero eta ohikoagoak direla kontuan izanik, ASKORAk bere menuetan informazio gehigarria eskaintzea erabaki du. Hala, ohikoenak diren alergenoen gaineko informazio emango dugu aurrerantzean eskola menuetan. Horri … [Read more...]













