EUSKARAZ ARITZEN DIREN GURASOAK EUSKARAREN AKUILU Maiatzaren 19an Kike Amonarrizekin bildu ginen hainbat guraso, irakasle, Alai Batzako kide eta Normalkuntza taldekook. Lehenik eta behin zoriondu nahi izan genuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskararen normalkuntzan egindako lanagatik, emandako Anton Abbadia saria dela eta. Kikek “Euskara mezu baikorrekin, umorearekin eta … [Read more...]
Archives for maiatza 2016
JOLAS KOOPERATIBOAK
Aurreko urtean egin genuen bezala, aurten ere jolas denboran, jolas kooperatiboko saio bat izan genuen astelehenean. Hamaiketakoa jateko astirik gabe, jolasteko gogoz atera ziren ikasle guztiak. Sei jolas desberdinetan aritu ginen, ziklo bakoitzak bitan jolasteko aukera izan zuen. Hurrengo batean errepikatzeko prest! Argazkiak: Gorka Zubizarreta … [Read more...]
SOLIDARITATE PINTXOA
Solidaritate Pintxo ekimenean parte hartzeko aukera bikaina izan genuen larunbatean, maiatzaren 7an, Azkoitiko plazako Kontzejupean, hots, pintxo eta trago ederrak hartu eta, bide batez, behartsuei laguntzeko aukera. Gazteak eta Garapena taldekoek barra handia prestatu zuten goizean goiz. Gure laguntzaileek etxean egindako pintxoak, opil eta bizkotxoak laster hasi ziren … [Read more...]
ELKAR HAZI – JOLAS GUNEA
Zer da eta nori dago zuzendua? Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2013-2014 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua. Noiz eta nola izango dira saioak? Saioak larunbat goizetan, 10:00etatik 11:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira. Laugarrengo saioa ekainaren 4an izango da. PSIKOMOTRIZITATEA. (Abenduaren … [Read more...]
DBH3koak FLYSCHean
Goizeko zortziak hogeita bost gutxitan irten gara Azkoititik Zumairantz. Han, herria gurutzatuz, kosta aldera abiatu gara. Flysch-ean mota askotako bizidunak ikusi ditugu, itsas luzokerrak, itsas trikuak, anemonak, olagarroak... Argazkiak ere ez dira falta izan, eta primerako giroa izan dugu. Goiza berehala pasatu zaigu, baina marea gora igotzen hastera zihoala, herri aldera … [Read more...]













