Ikusi nahi al gaituzue Haur Eskolan? Hemendik aurrera gure jarduerak gertutik jarraitzeko aukera izango duzue. “floreagatxiki.blogspot.com.es” gure blog berrian, gai desberdinak lantzen, jolas dibertigarrietan, eguneroko ekintzetan… ikusiko gaituzue. Bere egitura argia eta erraza da, intuizio bidezkoa. Nahiago baduzue, betiko webgunetik, frogak.floreaga.eus , datozen … [Read more...]
Archives for azaroa 2016
ZAHAR EGOITZAN
2016eko azaroaren 15ean, Floreagako LH 4.A gelako ikasleak San Jose Egoitzara joan ziren bisita. Ikasleak arratsaldeko lau eta erditan eman zioten hasiera emanaldiari. Hasteko Aurreskua, ondoren bertsoak, euskal abestiak, gero txirulaz pieza bat jo zuten eta, ikuskizunari amaiera emateko, beraiek prestaturiko koreografiaz egungo musikak dantzatu zituzten. Arratsaldeko 5ak … [Read more...]
SUKALDARITZA ETA MUSIKOTERAPIA TAILERRAK
Pasa den larunbatean izan zen azaroko tailerren txanda. Txikitxoenekin (HH3-5) sukaldaritza tailerra izan genuen, nahiz eta etxera goitik behera ore eta txokolatez zikinduta joan, primeran pasa zuten eta gurinezko gaileta goxoak egiten ikasi zuten, benetan ederrak zeuden txokolate eta koloretako izartxo eta guzti. LH1-2koek berriz musikoterapiaren bitartez berain … [Read more...]
INTERNET ETA SARE SOZIALAK
Internet eta Sare Sozialen erabilera denon ahotan dagoen honetan, hauen erabilerak eskaintzen dituen aukera eta arriskuez sentsibilizatzeko xedearekin, eskualdeko hainbat eragilek elkarlanean hainbat ekintza antolatu dituzte. Ekimena, hiru lan lerro nagusiren baitan egituratzen da. … [Read more...]
SAN MARTIN
Floreagan Azkoitiko ohiturak zaintzen ditugu Aspaldiko kontua dugu Azkoitian San Martin egunean kanpaiak jotzearena. Aurten ordea, eguraldiak ez digu lagundu eta ikasle asko ez dira San Martinera igo, hala ere, LH3. mailakoek goizeko lehenengo orduan ausartu dira eta jo dituzte kanpaiak. Aupa zuek! Haur Eskolakoak, aurten ere, ikastetxera ekarri dute kanpaia eta beraien … [Read more...]













