MUNDU BAT BERTSOTAN: Urduritasunaren gainetik gozamena nagusi Baztartxo ia beteta. Ikusle asko eta artista ugari oholtza gainean. Horixe da maiatzaren 18an Baztartxo antzokian ikusi eta bizi izan genuenaren argazkia. Aurten ere Bertsozale Elkarteak, ikastetxeek eta Udalak elkarlanean burutzen dugun “Mundu bat bertsotan” proiektuak eman ditu bere fruituak eta Baztartxokoa, … [Read more...]
Archives for maiatza 2017
GOSEAREN AURKAKO II. LASTERKETA
Floreaga Ikastetxean II. Lasterketa Solidarioa ospatu dugu gaur, Gosearen Aurkako Ekintzaren (Acción Contra el Hambre) proposamenari erantzunez. Talde honek munduko leku ezberdinetan dagoen desnutrizioari eta honek ekar ditzakeen arazo larrien kontra borrokatzen da. Lasterketaren aurretik, apirilaren amaieran, Gosearen Aurkako Ekintzako arduradun batzuk etorri ziren ikasleei … [Read more...]
ELKAR HAZI – JOLAS GUNEA
Zer da eta nori dago zuzendua? Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2014-2015 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua. Noiz eta nola izango dira saioak? Laugarrengo saioa ekainaren 3an izango da 10.30etatik 11.30etara, Floreaga Salestar Ikastetxean. PSIKOMOTRIZITATEA. (Abenduaren 3an) ESPERIMENTAZIOA. (Urtarrilak 21ean) … [Read more...]
LH3 UDALETXEAN
Pasa den ostiralean, hilak 12an, Floreagako LH 3. mailako neska-mutilak udaletxera joan ziren erakundearen funtzionamendua hobeto ezagutzeko. Lehendabizi, pleno aretoan bilduta, Javier Zubizarretaren eskutik eskolan ikasitako kontzeptuak gogoratzeko aukera izan zuten; eta ondoren, eraikineko gela desberdinak ezagutzera abiatu ziren. Gune bakoitzean, udaleko langileek … [Read more...]
DBH 3koak GUGGENHEIMen
Maiatzaren 5ean DBH 3ko ikasleek Guggenheim museoa bisitatu zuten. Bertan Frank Gehryk mundu osoan ezaguna den museoa nola diseinatu zuen azaldu ziguten eta artista ezberdinen artelanak ikusteko aukera izan genuen: Richard Serraren eskultura erraldoiak, Jeff Koons-en eskultura koloretsuak (Puppy eta tulipanak), Louise Bourgeois-en Mamá, Andy Warhol-en … [Read more...]













