ORIOKO KANPALDIA Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara. Ekainaren 8an goizeko 09:00etan prest geunden autobusa hartzeko. Goizean, maletak utzi ondoren pasiera bat eman genuen Zarauzko kanpineraino. Bazkaldu ondoren bertako jolas tokian jolastu ginen eta bostak aldera igeri lekuan sartu ginen. . Ondoren, bainujantzia kendu eta … [Read more...]
Archives for ekaina 2017
ESKERRIK ASKO
Duela egun batzuk gosearen aurkako lasterketa izan genuen. Tutoretzan herrialde hauetan dagoen egoera hobeto ulertzeko bideo bat ikusi genuen. Bideoa ikusita ohartzen zara guk askotan baloratzen ez ditugun gauzak (janaria, arropak, etxea, eskola…) beste herrialde batzuetan oso garrantzitsuak direla. Baita ere konturatzen zara, ohitu garela nahi dugun guztia edukitzera, … [Read more...]
LH3-4 BARRIAN
Ekainaren 7, 8 eta 9an, LH 3. eta 4. mailako ikasleak Barrian egon dira. Kurtsoa amaitu baino lehen, liburuak alde batera utzita, egun zoragarriak pasa dituzte bertan. Barriara iritsi aurretik, Gasteizen pasa zuten goiza: 4.mailakoek, Eusko Lege Biltzarren bisita gidatua egin bitartean, 3. mailakoek Artium museoarena egin zuten. Ondoren, Araiara abiatu ziren Nestle izozkien … [Read more...]
LH5-6 HONDARRIBIAN
HIRU EGUN JOLASTUZ, ABESTUZ, DANTZA EGINEZ… LABURBILDUZ GOZATUZ Nekatuta baina gustura… Hona hemen Hondarribian bizi izandakoaren laburpenik egokiena. Hiru egun zoragarri igaro ditugu Hondarrabiako Elkano aterpetxean. Asteazkenean goizez, Aquariuma bisitatuz hasi genuen ibilaldia eta egia esan mundila iruditu zitzaigun bertan ikusi eta entzundako guztia. Zenbat gauza berri … [Read more...]
MARIA eta OIHANE. ZORIONAK!
Maiatzaren 27a, Gimnastika Erritmikoko taldekako Euskadiko txapelketako lehiaketa jokatu zen. Txapelketa horretan Floreagako ikasle diren Oihane Urain eta Mariak Santizok, eta ikasle ohia den Piuquen Suarez-ek hartu zuten parte Bost neskez osatuta dagoen taldeak ikasturte osoan zehar prestatu eta landu izan duten dantza hiru uztai eta bi pare mazakin egin zuten. Hau burutzeko … [Read more...]













