Martxoaren 1ean Sergio Gómez Azpeititik Erromara (Vatikanora) abiatuko da bizikletaz, 22 egun eta ia 2000 kilometroko bidean. Bere ondoan izango ditu Pedro, laguntzarako kotxeko gidaria, eta Omar, bere fisioterapeuta. Urtarrilaren 26an, ostiralean, Floreagan izan da LH3-6ko neska eta mutilekin, Don Boscoren Astearen barruan, bere proiektuak azaltzen. Sergiok urteak daramatza … [Read more...]
Archives for urtarrila 2018
ALVARO NEIL,BICICLOWN
Urtarrilaren 25ean Floreagan izan genuen Alvaro Neil, “Biciclown”, eta bere hitzaldiak “Don Bosco Astea”ri hasiera eman zion DBHko ikasle eta irakasleentzat. Alvarok bizikletaz munduari bira eman dio. 200.000 kilometrotik gora, 117 herrialdeetan zehar, Ameriketako hego muturretik iparraldeko ertzeraino, Europa herrialde guztiak, Afrika Atlantiko ozeanoaren kosta goitik … [Read more...]
ON BOSCO ASTEA
Hona hemen, On Bosco asteko programazioa!!! … [Read more...]
DANBORRADA
San Sebastian egunean festa handia bai Donostian, bai Azpeitian eta baita gure ikastetxean ere. Aurten ere, 2 urtekoek eta Haur Hezkuntzako haurrek, danborrada zoragarria eskaini digute. Nahiz eta eguraldi txarra egin arratsaldeko lau eta erdietarako denak zeuden elkartuta On Bosco frontoian eta bostak bitartean beraien guraso, aiton-amonak… … [Read more...]
MMM…TALO GOXO-GOXOAK!!
Gaur Agenda 21ek antolatutako ikastaro berezi eta ederra izan dute LH 1go mailako ikasleek. Goiz osoan jo eta ke aritu dira taloaren mundua ezagutzeko asmoz eta ondoren, onena iritsi da: beraiek egindako taloak jateko aukera eduki dute!!! Goxo goxoak!! … [Read more...]













