Maitzaren 24a egun berezia izaten da Floreaga Ikastetxean, gaur, Maria Laguntzailaren festa ospatu dugu. HHkoek, goizean pelikula eta elizkizun txiki bat izan dute. Arratsaldean 6.mailakoen laguntzarekin jolasak eta abestiak izan dituzte. LHri dagokionez, mezarekin hasi eta ondoren jolasak. Aste osoan errekreoetan hasitako txapelketa bukatu dute gaur, … [Read more...]
Archives for maiatza 2018
MAIATZAREN 22A, BERTSOEKIN GOZATU GENUEN EGUNA
Urduritasuna, ilusioa, beldur apur bat… sentimendu guzti hauek izan genituen nahasian Baztartxoko oholtzan. Baina hainbeste entsegu egin ondoren bikain atera zitzaigun emanaldia. Alde batetik prestaketa lanetan asko saiatu ginelako eta bestetik, ikasleak, artista hutsak izateaz gain oso serio hartu zutelako gaia eta emanaldian zehar oso jarrera ona izan zutelako. Aurten ere … [Read more...]
FAMILIEN FESTA FLOREAGA IKASTETXEAN
Maiatzaren 19an, Maria Laguntzailearen ospakizunen bezperan, Floreaga Ikastetxeko Familien festa izan dugu. Arratsaldean zehar, entretenimentu eta ekintza ugari izan ditugu. Puzgarri handiak izan dituzte umeek gozatzeko: Ludoteka, giza-futbolina, txirrista,... Ume txikienak segituan hasi dira aurpegiak margotzen eta karetak prestatzen. Kirolen arloan, futbito aretoa izan … [Read more...]
UDAL FOROA
Gure ikastetxeko Agenda 21eko ordezkariek, Azkoitia BHIko ordezkariekin batera, udaletxera egin zuten bisita maiatzaren 18an. Bertan, urte osoan zehar egindako lanaren berri eman zien alkate, zinegotzi eta udaleko ingurugiro tekniariari. Horrez gain, eskoletan hartutako konpromisoak eta udalari zuzenduriko proposamenak ere eraman zituzten. Hona hemen bi … [Read more...]
KANTAURIALDEA LEHIAKETA, BOZKATU!
Arratsalde on lagunok! Orain dela aste batzuk DBH-ko ikasleak KANTAURIALDEA dokumentala ikustera joan ziren Azpeitira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak bideo lehiaketa jarri zuen martxan eta ikasle batzuk animatu egin ziren. Jasotako bideoen artean bost onenak aukeratu dituzte eta orain bozketa publikoa egiteko aukera ematen digute. Gure ikasleek egindako bi … [Read more...]













