Gaur, azaroak 13, urteroko ohiturari jarraituz, Floreagako laugarren mailako ikasleak San Jose Egoitzara egin dugu bisita. Ate aurrean, urduritasuna eta emozioa lagun izan ditugu. Aurreko astetan hainbeste entsaiatu ditugun ekintzak prest zeuden jende aurrean egiteko. Oraingo honetan asko izan dira; aurreskua, bertsoak, xirula, betiko doinu zaharrak abestu … [Read more...]
Archives for azaroa 2018
EGUZKILORE
Ikasturte berriarekin batera Eguzkilore ere martxan da. Ikasle batzordea, guraso batzordea eta irakasle batzordea elkarlanean hasiak gara 2018-19 ikasturteko erronkei aurre egiteko. Eta horien artean Euskaraldia dugunez, eraberritua den ikasle batzordea gelaz gela (DBHn) ibili da azalpenak ematen. Gogoratu zuen iritziak eta ekarpenak esku zabalik jasoko ditugula. … [Read more...]
AZTERKOSTA LEHIAKETA!
AZTERKOSTA 2018 lehiaketa! AZTERKOSTA lehiaketan parte hartzeko asmorik baduzu hemen duzu aukera. Kostaldea modu ezberdinean irudikatzeko edonorentzat aukera paregabea. Aska ezazu barnean duzun artista! Lehiaketaren onarriak hauek dira: LEHIAKETAREN GAIA: "Gure kostaldea" MODALITATEAK: Marrazkia Argazki digitala KATEGORIAK: 1.Kategoria: 10 urte arte. … [Read more...]
DENOK ZU, DENOK ZU
Denok zu, denok zu. Mutil edo neska berdin du! Atzo, 2018ko azaroaren 6an,Gipuzkoako Foru Aldunditik bi teknikari gure ikastetxera etorri ziren. DBH1ekoei azaldu ziguten zer den indarkeria sexista eta nola egin arazoari aurre. Azaroaren 25 ari buruz ere hitz egin genuen.Elkarrekin ariketa batzuk egin genituen: indarkeria adibideak aipatu, emakume batek zer sentitu … [Read more...]
PINTXO SOLIDARIOA
Urriaren 27an, larunbatean, “Solidaritate Pintxoa eta Bigarren Eskuko Denda” eta Alai Batzak umeentzat antolaturiko jolas eta tailerrak izan genituen Azkoitiko Plazan. Eguraldi txarra zegoen emanda, eta baita asmatu ere: hotza eta bustia egin zuen, baina hala ere jai giroko ekimen ederra izan zen bisitari ugari etorri zen Kontzejupera. Ekimen honek Azkoitiko udalaren baimena … [Read more...]













