Abenduaren 20an, egun handia izan zen Floreagan. Haurrak urduri zeuden Olentzeroren bisita espero zutelako eta arratsaldeko 15.00tan ikazkina, pipa hortzetan zuela, eskolan sartu zen haurrak ezagutzera. Oooooh… luze eta emozioz betea zen. Gabon-kantak abestu ondoren, eurek idatzitako gutunak eman zizkioten eskura. Lan asko zuela esanez joan zen gure Olentzero … [Read more...]
Archives for abendua 2018
Gabon zoriontsuak!
Gabonetako jaiak laster direla eta ikastetxetik …ZUEN SEME-ALABEI OPARI bat egitea proposatzen dizuegu; KONTSUMOA MURRIZTEA; JATEAN ZEIN OPARIAK EGITEAN Izan ere, ikastetxean lantzen ari garen jasangarritasunerako heziketak eraman egiten gaitu zuei hausnarketa txiki batzuk proposatzera ; Eskolako Agenda 21 proiektuan murgilduta gaude … [Read more...]
GABON GIROAN KANTARI
LH 4. mailako ikasleak San Jose Egoitzako egoiliarrei, urteroko ohiturari jarraituz, bisitan joan zaizkie. Oraingo honetan Gabon giroan sartuta abesti ezberdinak eskeini dizkiete. Amaitzeko, 6.mailakoek egindako postaltxo bana oparitu zaie. … [Read more...]
KAIXO OLENTZERO
Kaixo Olentzero: Floreagako ikasleok laster esku artean izango dituzun eskutitzak prestatzen aritu gara. Aurtengoan laguntza aparta izan dugu, LHko ikasleak gure txokora hurbildu eta idatzi nahi genituen eskutitzak sortzen lagundu baitigute. Irakurriko duzun bezala, nahiz eta batzuetan bihurriak izan, zintzo jokatu dugu gure lagun eta etxekoekin. Gustura hartuko genuke gure … [Read more...]
AITORTZAK
Egun hauetan DBH eta LH 4, 5 eta 6. mailetako ikasle gehienek parte hartu dute aitortzetan. Abendualdia, Jesusen jaiotzaren ospakizuna prestatzeko aldia da. Jesusek bere jaiotzarekin argia ematen digu, bide bat erakusten digu, maitasunean oinarritutako bidea. Bizitzan, askotan akatsak egiten ditugu edo erabaki okerrak hartzen ditugu, bai gure inguruan ditugun pertsonekiko … [Read more...]













