Maitzaren 24a egun berezia izaten da Floreaga Ikastetxean, eta aurtengoan ere hala izan da! Eguraldia dela eta, ostegunean hasi ginen 6.mailakoen laguntzarekin, HHkoen jolasekin. Sokatira, oskol bilketa, abestiak ... LHri dagokionez, mezarekin hasi eta ondoren pelikula. Arratsaldean berriz, aste osoan errekreoetan hasitako txapelketarekin jarraitu dute. Eta azkenik … [Read more...]
Archives for maiatza 2019
UROLA IBAIA GARBITZEN ETA AZTERTZEN
Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleok, Ibaialde proiektuan parte hartzen dugu. Aurten ere, azkeneko 10 urtetan bezala, ibaiko uraren kalitatea, hau da, Urolak eta Urolaren isurkideak, Azkoitiko gune ezberdinetan duten emariaren osasun maila neurtu dugu. Ikerketa honen emaitzak esanguratsuak badira ere, gure herrian ibai eta erreka ezberdinen zaintzak duen emaitza … [Read more...]
ORIENTAZIO JOLASA
Kaixo, Iritsi gara mendi irteeren aurtengo azken txanpara. Oraingo honetan, zerbait berezia egiteko gogoz, "EGIN BIDEA ZURE", umeekin egiteko orientazio ibilbideetan oinarritutako irteera bat antolatu dugu. Aitolatik abiatu eta Izarraitz inguruan ibilbide desberdinak prestatu ditugu. Bertan ezagutu edota ikasiko ditugu: Gure inguruko txokoak. Kartografiaren … [Read more...]
KANTU JIRA
Ikasturte honetan ere, Guraso Elkartekoak eta Normalkuntza Batzordekoak bat eginik, Kantu Jira antolatzen ari gara. Kultur Jardunaldien barruan txertaturik dagoen ekimen honek bi helburu nagusi ditu: kultur transmisioa eta gozamena. Beraz, maiatzaren 24an, ikasle, guraso eta irakasleak kalez kale ibiliko gara gure betiko eta gaur egungo abestiak abestuz. Eguna: maiatzak 24 … [Read more...]
UDABERRIA
HAUR ESKOLA 0-2 Aurten ere udaberriari kolorea eta alaitasuna emateko loreak landatzera joan gara baratzara. Lurra prestatu, ura bota, eguzkia gure aurpegietan... hau gozamena! Eta bitartean gure txikitxoak... … [Read more...]













