Gu lehorreko animaliak izanik, airetik lortzen dugu bizitzeko beharrezkoa dugun oxigenoa, eta gero, hori biriketara garraitzen dugu handik odolak gure gorputzeko zelula guztietara banatzeko. Baina nola demontre arnasten dute arrainek? Uretan ere airean bezala oxigenoa ote dago? Iturria: Pixabay.com Bai, hala da, uretan ere oxigenoa dago eta arrainak gai dira uretatik gas … [Read more...]
Archives for ekaina 2023
LH 1. ETA 2. MAILAK ORION
Bi egun Orioko aterpetxean pasa ondoren oroitzapen politekin bueltan gara. Ostegunean, urduritasuna nagusi zela, beraien lehen ikasbidaiari hasiera eman genion. Bertan, dantzan, jolasten, parkean, mahai jolasetan... ibili gara. Eguraldiarekin ere zortea izan dugu eta igerilekua eta hondartza aurreko parkean eguna pasatzeko aprobetxatu dugu. Argazkietan ikusi dezakezuen … [Read more...]
IBAIALDE
Aste honetan DBH 1ekoek Ibaialde proiektuaren zatirik garrantzitsuena burutu dugu, hau da, datuak ikerketa lekuan bertan jaso. Horretarako, gure ibaiko bi zatiren eta Uxer zein Txalon errekaren uren analisiak egin ditugu eta bertako fauna eta landaretza aztertu. Eta ez hori bakarrik! Aurkitutako hondakinen zerrenda egin eta zaborra jaso dugu, bizikleta bat eta etxeko aulki bat … [Read more...]
Ozeanoetako animalia disdiratsuak
Biolumineszentzia izaki bizidun batzuk sortzen duten argi ikusgaia da. Adibidez, ipurtargiak, onddo batzuk, uretako dinoflagelatuak, txipiroiak eta baita txibiak ere! Baina, oraingoan, biolumineszentea den ornodunik handiena aurkitu dute, ozeanoetan sakonera handian bizi den ia 2 metroko marrazo (Dalatias licha) bat! Eta baita beste bi marrazo espezie txikiago ere! Etmopterus … [Read more...]
EKAINAREN 8a, OZEANOEN NAZIOARTEKO EGUNA
Bazenekien Lurra planetaren %70 ura dela? Gainera, ozeanoek planetako oxigenoaren% 50 ekoizten dute gutxienez, lurreko biodibertsitatearen zatirik handiena hartzen dute eta mundu osoko mila milioi lagunentzako proteina-iturri nagusia dira. Horregatik ospatzen dugu ekainaren 8an Ozeanoen Nazioarteko Eguna. Horregatik , ezinbestekoa da ozeanoak … [Read more...]













