Arratsalde berezia izan da gaurkoa. Adinduen astea dela aprobetxatuz, LH4A gelako haurrak San Jose egoitzara joan gara. Iritsitakoan urduritasuna izan da nagusi, izan ere, bertako egoiliarrak gu iristeko zain zeuden. Aurkezpen gisa, bi ikaslek aurrezkoa dantzatu diegu txistularien laguntzaz. Ondoren, hainbat bertso eskeini dizkiegu bertakoei irribarreak ateraz. Abesti batzuk … [Read more...]
HHKOAK IKASTETXEA EZAGUTZEN
Egun hauetan ezusteko polita izan dugu Haur Hezkuntzako haurrok. Eskola handiko gure lagunak etorri zaizkigu beraien gelak erakusteko gonbitearekin. Izugarrizko ilusioa egin digu eta poz-pozik joan gara handiei eskua emanda. Batzuek anai-arrebak ikusi ahal izan ditugu, beste batzuek lehengusuren bat eta guztiok lagun berriak egiteko aukera ederra izan dugu. LHko … [Read more...]
EZKURRAK EREITEN
Gaur bisita berezia izan dugu gurean. 'Zuhaitzak bizirik' taldeko Aitor eta Iñaki etorri zaizkigu eta LH2ko ikasle eta irakasleok, aukera izan dugu, ezkurrak nola ereiten diren ikusi eta ikasteko. Haritz ezkurrak erabili ditugu horretarako eta artearenak jasotzen dituztenean, ekarriko dizkigutela esan digute. Zain izango gaituzue ateak irekita eta gelan ereiten ditugunak ere, … [Read more...]
LH4. maila Bilbon
Urriaren 18an, LH 4. mailako ikasleek ikasturteko txangoa egin zuten eta Bilbo izan zen aukeratutako lekua. Goizean, Guggenheim museoren inguruak bisitatu ondoren, Itsas Museora joan ziren. Bertan, instalazioa bisitatzeaz gain, hondakinak lurrera ez botatzeko eta zaborra gutxitzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko konpromisoa hartu zuten, ahalik eta hondakin gutxiago … [Read more...]
LH5. MAILA IGARTUBEITI BASERRIAN
Urriak 18, ostirala, LH5. mailakoak Igartubeitia Baserrira joan ginen, Ezkion. Goizeko bederatzietan abiatu eta hamarretan tailerrak eta bisita gidatua izan genituen. LH 5.Bkoak gaileta tailerrarekin hasi ginen eta LH5.Akoak berriz, bisita gidatua museotik. Hauek bukatu eta dolarea martxan ikusteko aukera izan genuen, sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren … [Read more...]













