Ohiturak ez direla galdu behar eta ikasturteari hasiera emateko, gurean ohikoa dugun ekintza batekin hasi gara: Urrategira oinezko irteera. Nekea izan dugu bidelgaun, baina herriko txoko eder honetara iritsi bezain laster, dena zorion bihurtu da. Hamaiketako ederra egin, indarberritu eta jolas eta dantza saio ederra egin ondoren, berriro etxera bueltatu gara. Eskerrik asko … [Read more...]
HURRENGO URTEKO IRAKASLEAK EZAGUTZEN
Handitzen handitzen, hasi gara handitzen, txikiak izanik, HH5eko lagun taldea. Ez adiorik HHn orain arte gure familia izan direnei, gero arte: datorren ikasturtean joango gara zuei bisitak egitera. Baina orain gure bidea jarraitu, aurrera begiratu eta gure bizitza eraikitzen jarraitu behar dugu. LHko bidea hasi dugu jada, ezagutu ditugu datorren ikasturteko irakasleak, … [Read more...]
ORIOKO GURE ABENTURAK
Ikasturteko azken txanpan gaude eta urtero bezala gure gelakideekin egun ahaztezinak pasatzeko aukera. Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara. Ekintza ezberdinak egin ditugu eta oso ondo pasa dugu. Lehenengo egunean igerilekuan ibili ginen eta gero... paseotxo bat. Gauean prestatuta genituen antzerki eta dantzak egin genituen. … [Read more...]
BARRIA 2019
Azkeneko urteetan bezala, LH 3. eta 4. mailakoak Barriara joan gara ikasbidaira. Iritsi aurretik Gasteizen geldiunea egin genuen: LH 3ko ikasleak Artium museoa bisitatu genuen eta arteari buruz gauza berriak ikasi genituen. LH4ko ikasleak, berriz, Eusko Legebiltzarra ezagutu eta gure agintariek nola bozkatzen duten ikasi genuen. Legebiltzarreko mahaiburu den Bakartxo … [Read more...]
LH6 HONDARRIBIN
LH 6koak Hondarribin izan ginen ekainaren 3tik 5era arte. Eguraldia lagun, goizeko 9etan abiatu ginen Donostiarantz, Aquariumera joateko asmotan. Bertan, gidari batek museoa erakutsi zigun eta oso azalpen interesgarriak eman zizkigun bertako arrainei buruz. Gero, Donostiako Cristina Enea parkera gerturatu ginen bazkaltzera. Bazkalondoan, denbora librea izan genuen jolasteko … [Read more...]













