Azken aste hauetan Haur Hezkuntzan lanbideak landu ditugu. Lanbide desberdinetan aditu bilakatu gara eta horretarako gurasoen laguntza izan dugu. Lehenengo, Arturo Garateren bisita izan genuen, Gillenen aitatxorena. Arkitekto batek zer egiten duen azaldu zigun eta gure etxeak herriko zer lekutan dauden ere erakutsi zigun. Hurrengo bisita Jokin Eizagirre suhiltzailearena izan … [Read more...]
INAUTERIAK 2019
Aurtengoan bai! Eguraldi onak lagunduta, Azkoitiko kaleetan zehar erakutsi ditugu gure mozorro ederrak. Iaz, eguraldi txarra egin zuenez, eskolan egin genuen festa itzela eta zoragarri pasatu genuen. Hala ere, bageneukan herrian zehar hainbeste lan egin ondoren egindako mozorroak erakusteko gogoa. 2018ko gaiari helduz, Edurne zuri, Familia Adams, Grease, Zombiak, Toy … [Read more...]
SANTA AGEDA BEZPERAN KANTARI
Urteroko ohiturari jarraituz, Floreaga Ikastetxeko HHkoek eta DBH 4.mailakoek , Santa Ageda bezperan kalera atera ziren. Goiz osoan kalean ibili ondoren txikienak ikastetxera itzuli ziren eta bertan, LH eta DBHko ikasleak eta irakasleak zain zituzten entzuteko. Bukatzeko, Haur Hezkuntzako patioan gurasoei abestu zieten. DBHkoek aldiz, udaletxera igo ziren eta … [Read more...]
SANTA ESKEA FLOREAGAN
Otsailaren 4an, astelehenean, Floreagako DBH4ko neska eta mutilak (16 urte) goizeko 11:00 aldean ibiliko dira herriko kaleetan zehar, Santa Eskean kantatzera. 11:15etan, ateri baldin badago, Haur Hezkuntzako umeak irtengo dira kalera kantura, Ipar kalean behera, Eliza atarira, Plaza Berrira, Herriko Plazara eta berriro Floreaga, 12:15 LH eta DBHkoei kantatzera. Eguraldi … [Read more...]
DANBORRADA 2019
Ilusio handiz atera dira gure txikiak. Geletako azken egunetako danbor hotsak kaleratu dituzte, guraso eta ikasleei eskainiz. Polita izan da oso eskaini diguten ikuskizuna. Gurean ere, datorren San Sebastian eguna danborrez girotu dugu. Eskerrik asko, oraingo honetan ere, arropa berriak prestatu dizkiguten ama eta amama horiei ere. Hurrengo urtean gehiago. … [Read more...]













