Giro bikainean ospatu genuen Floreagako goiko patioan bildu ginenok, San Jose eguneko jaia. Eguraldi dotoreak lagunduta, saioak ikusteaz gainera, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan genuen urreratu ginen guztiok. Goizean, eskolako dantzariek euren erakustaldi alaia egin zuten, Ainhoak eta Idoiak irakatsitakoa publikoari primeran eskeiniz. Goiko patioan, gure … [Read more...]
ZER DA SOLIDARIO IZATEA?
Egun batean gizon jakintsu bat infernura joan zen bisita bat egitera. Han, jende asko ikusi zuen mahai dotore eta oparo baten inguruan eserita. Jakiz gainezka zegoen mahaia; zein baino zein gozoagoak ziren jaki guztiak. Hala ere, mahaikideek aurpegi irentsia zuten… eta gosez akabatzen zeudela zirudien. Zotzez baliaturik jan behar zuten eta… hala jatea ezinezkoa zitzaien, … [Read more...]
MAIALEN SUDUPE. ZORIONAK!
Ez da martxa makala Floreagako ikaslea den Maialen Sudupek daramana! Floreagako ikasle asko aritzen dira egunero, astero hainbat kirol praktikatzen. Ez dira gutxi ia egunero ordu luzez igerilekuan sartzen direnak. Horietako bat dugu DBH 3ko ikaslea den Maialen Sudupe, bera Izarraitz Igeri Elkartean aritzen da, Joan den astean otsailaren 25ean eta 26an Irunen jokatu den Euskal … [Read more...]
MEZUA
Garai batean sukaldean, sutondoan, idatziz, hitz egiten, abestuz … egiten zen. Gaur egun berriz hainbat bideetatik: telebista, irrati, liburu, mugikor, whatsapp … Gertu edo urrun, adiskide zein senideen arteko harremana mantentzeko erabiltzen dugun komunikazio bidea. Ezingo genuke bizi maite ditugunak gertu sentituko ez bagenitu. Eguneroko martxan ikus-entzunezkoak, … [Read more...]
SANTA AGEDA BEZPERAN KANTARI
Floreaga ikastetxeko irakasle eta guraso batzuk kopla kantari irten ziren Santa Ageda bezperan, larunbata arratsalde-gauean. Hiru orduz aritu ziren kantuan herriko kale, taberna eta elkarteetan, Jose Mari Altuna bertsolariaren eta Olatz Zabaleta soinujolearen gidaritzapean. Bildutako dirua Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundearen solidaritate proiektuetara bideratuko … [Read more...]













