MATRIKULAZIOA – 2022an JAIOTAKO HAURRAK Hezkuntza eta ikasketa mailan eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, Floreaga Salestar Ikastetxeak Ate Irekien Eguna antolatu du. Jardunaldia urtarrilaren 11n, osteguna, izango da, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Harrera ikastetxeko idazkaritzan egingo da. Lehenik, ikastetxearen antolaketa eta zerbitzuen berri … [Read more...]
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON
FLOREAGA osatzen dugunok opa dizuegu GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!! … [Read more...]
GABON EGUNEAN KANTARI
Ohiturari jarraituz, herriko kaleak kantuz bete ditugu gaur goizean. Eskerrik asko guraso, ikasle, irakasle eta guregana hurbildu zareten guztioi! … [Read more...]
OLENTZERO IRITSI DA!!!
Iritsi dira Gabonak eta horrekin batera bisita bereziak. Gaur arratsaldeko 15.00etan, Olentzero etorri zaigu umeen eskari eta desioak jasotzera. Zintzoak izan al zarete galdetzean, inongo zalantzarik gabe, “oso oso, osooooo zintzo” ibili direla erantzun dute. Eskerrik asko Olentzero guregana etortzeagatik. … [Read more...]
EUSKARAZ BARRA-BARRA!
Euskararen Nazioarteko Eguna atzo, abenduak 3, izan bazen ere, guk ez genuen ikastetxean ospatu gabe utzi nahi. Hori dela eta, gaur, astelehena, giro bikainean igaro dugu eguna! Goiza trikitilari, txistulari, dantzari eta bertsolariekin hasi dugu. Ondoren, talde bakoitzak, bere gelan, MITOLOGIAri buruzko lanketa berezi bat egin du. Eta ikastetxeko ikasle guztion … [Read more...]













