Azkoitiko Hezkidetza foroak Martxoak 8rako DBHkoentzat kartel lehiaketa eta LH5 eta 6koentzat txapa lehiaketa bat antolatu zuen. Gure ikasleek lan bikainak eta ugari egin dituzte. Lan aparta egin dute. DBH4ko Ibai Martinek kartel lehiaketako 3. saria irabazi du. Ibairen kartelean “Inoiz baino indartsuago” leloa irakur daiteke. Gaur 11:00etan Berdura Plazan jaso … [Read more...]
ETXE GIROKO FESTA
Iritsi dira INAUTERIAK Floreagara. Aurtengoak ere bereziak izan dira. Egoera dela eta, desfilerik ezin izan dugunez egin, izugarrizko festa ospatu dugu ikastetxean. Ikasle eta irakasle guztiok festarako prestatu gara eta gure mozorro dotoreenekin jantzi gara. Lagunekin eta irakasleekin jolasean ibili gara, dantzatuz gozatu egin ditugu, aurpegiak margotzeko aukera izan dugu eta … [Read more...]
SANTA AGEDA BEZPERA
Gaur otsailak 4, Santa Ageda bezpera izanik, kopla kantari ibili gara. Makila hartu eta natura esnatzen saiatzeaz gain, gure herriko agintari, saltzaile eta herritarrak zirikatzen ibili gara, ohiturari jarraituz. Covid-a dela eta ezin izan dugu guk nahiko genukeen bezala ospatu, baina esan beharra dago, giro alaian, gozatuz, ospatzea lortu dugula. Txikienak … [Read more...]
ON BOSCO
Egun berezia izan dugu gaurkoan. Urtarrilak 31, On Boskoren eguna. Horregatik, ekintza ezberdinez beterik eduki dugu eguna: jolasak, lehiaketak, Ekain Txouren ikuskizuna, pelikula eta nola ez, esnezko ogia eta txokolatea meriendatzeko. Ederki ospatu dugu! … [Read more...]
SAN SEBASTIAN EGUNA
BAGERA! GU ERE BAI. GU BETI POZEZ, BETI ALAI! … [Read more...]













