Atzokoak, gaurkoak eta etorkizunekoak elkartzeko momentuek bizitzari esanahi berezi batekin begiratzeko aukera ematen digute. Atzera begiratzean bizitakoak elkarbanatzeak izaera indartzen du, gaur egun garena, Floreagan parte hartzen dugunok, familia gara. Horrela bizi izan genuen eguna, bizipenak elkarbanatuz, berriak elkarrekin sortuz eta etorkizuna eraikitzen … [Read more...]
HH ORIOn
Urtero bezala, aurten ere egun pasa polita egin dugu Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoek. Goizean autobusa hartu eta Oriora joan gara. Bertan, hondartza ondoan dagoen parkean ibili gara jolasean. Eguraldiarekin zortea izan dugu eguzkitan jolasteko aukera izan baitugu. Eguerdian parke ondoko zelaian bazkaldu eta han inguruko hegaztiak ikustera joan gara. Ondoren, berriro ere … [Read more...]
HH3 PAPER ETA POTE ARTEAN
Zer gauza gutxi behar dugun ondo pasatzeko!!! Papera eta jogurt poteak astinduz, komunikazioa, harremanak, mugimendua eta emozioak sendotu eta landu ditugu. Hitzak eta argazkiak: HH3ko irakasleak … [Read more...]
LASTERKETA SOLIDARIOA
Gaur arratsaldean lasterkarien arnasa, oinetakoen kadentzia erritmikoa eta animoak nagusi izan dira Floreaga Ikastetxeko goiko patioan. Izan ere, 600 ume inguru, hainbat irakasle eta guraso korrika aritu dira, DISLEGI taldearentzat diru laguntza bat bideratzeko asmoz. Ume bakoitzak berak aukeratutako itzuli kopurua eman dizkio zirkuitoari. Bakoitzaren ekarpen ekonomikoa … [Read more...]
EKINTZAZ BETETAKO ASTEA
Aste berezia izan dugu ikastetxean, Maria Laguntzailearen festa ospatu dugu. Urtero bezala denok elkartu gara eta ekintza desberdinak egin ditugu. Aste osoan zehar jolasak izan ditugu eta gaurkoan ginkanak, txapelketak, pintxo lehiaketa... Oso egun polita pasatu dugu, txiki eta handi, guztiok elkarrekin jolastuz eta gozatuz. … [Read more...]













