Gaur egun berezia izan dugu ikastetxean, Maria Laguntzailearen festa ospatu dugu. Aspaldiko partez denok elkartu gara eta ekintza desberdinak egin ditugu: jolasak, pintxo lehiaketak, ginkanak, txapelketak… Horrenbeste ekintza gero, indarrak berreskuratzeko, fruta mordo bat jateko aukera izan dugu. Oso egun polita pasatu dugu, txiki eta handi, guztiok elkarrekin jolastuz eta … [Read more...]
GELA ARGAZKIAK
Hemen dituzue talde argazkiak! … [Read more...]
Txindokiko Itzalean
Gaur LH3ko ikasleak egunpasa joan gara aspaldiko partez. Goizeko 9etan Abaltzisketa aldera abiatu gara eta urduritasuna nabaria zen gure aurpegietan. Txindoki mendiaren magalean geratu gara, bertako parke batean jolasteko gogoz. Txindokiko Itzaleko begiraleek arnesa eta kaskoa jantzi dizkigute eta zuhaitzen artetik eta gainetik ibili gara. Bi tirolina probatzeko … [Read more...]
2083. km-a
Horixe izan da 22. Korrika honetan egokitu zaigun km-a: 2083a. Amurrion hasi eta Euskal Herrian zehar dabilen euskararen aldeko martxa erraldoia Azkoitira iritsi zaigu eta guk, Floreagakook, 2083. kilometroan hartu dugu lekukoa . 14:00ak ingururako Balda Plazan geunden, furgoneta noiz ikusiko zain, musika hotsa noiz entzungo… Emozioa eta urduritasuna ziren nagusi. Eta … [Read more...]
KORRIKA TXIKIA
Ikasturte honetan bai! Aurtengoa desberdina izan den arren, Korrika Txikia egin dugu herrian zehar. 22. Korrika herrira iritsi aurretik kaleak girotu ditugu marrazkiekin, peto koloretsuekin, doinu alaiekin eta oin hots zoriontsuekin! Egoera berezi honengatik ordea, ikastetxean amaitu dugu plazan amaitu beharrean. Goiko patiora igo gara eta bertan LH6koek lekukoaren barruan … [Read more...]













