Abendualdian gaude, Jesusen jaiotzarako prestaketa garaia. Gu ere eskolan Gabonetarako prestatzen jardun dugu. Aurreko astean LH 4, 5, 6 eta DBHko ikasleak aitortzak izan zituzten; gelak apaindu ditugu eta LHn zuhaitz berezi bat osatu dugu. Kolore desberdinetako hostoz osatutako zuhaitza, non gure otoitzak, bekatu txikiak eta entzun nahiko genituzkeen albiste onak azaltzen … [Read more...]
AITORTZAK
Joan den astean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan. Eguberriak hurbiltzen ari direnez, ikasleei otoitz une berezia eskaini genien. Ospakizun horretan Jainkoaren barkamena jaso zuten eta egindako otoitzak eta isiltasunak lagundu zieten barnetik azterketa sakona egiteko. Horrez gain, ikusitako bideoak geure bizitzan ausartak izan behar garela aipatu … [Read more...]
MARIA SORTZEZ GARBIA
Joan den ostegunean, LHko ikasle eta irakasleok Mariaren Sortze Garbiaren festa ospatu genuen. Abendualdian sartuta gaude eta geletan Gabonak prestatzen hasi gara. Elizkizunean adierazi zen Maria ausarta izan zela, zalantza eta beldur guztiak gainditzea lortu zuela Jainkoaren laguntzaz. Bera fidatu egin zen eta dena oso ondo atera zitzaion. Horrekin batera, Beningo kaleko … [Read more...]
HAURREN ESKUBIDEAK
Azaroaren 4tik 8ra LH eta DBHko ikasleak AMNESTY INTERNATIONAL erakundeak prestatutako “Haurren eskubideak” kanpaina lantzen arituko dira ikastetxean. Hori dela eta, aurreko astean zehar erakusketa jarrita egon da lehenengo solairuko pasilloan. Erakusketa honen helburua da Nazio Batuek sinatutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean ezarritakoa jakinaraztea. Adingabeek … [Read more...]
DOMUND KANPAINA
“Maisua eta tximinoa Bazen behin maisu izan nahi zuen mutiko bat. Ragu izena zuen. Bere irakasleak, Ragu pertsona ona al zen ikusi nahi zuen eta horretarako lan bat egitea agindu zion. Oso urrun zegoen fruitu bat hartu behar zuen, munduan zehar ale bakarra zegoen. Joan zen Ragu fruitu horren bila baina iritsi zenean, tximino batek aurrea hartu eta fruitua kendu zion. Saiatzen … [Read more...]













