Ilusio handiz atera dira gure txikiak. Geletako azken egunetako danbor hotsak kaleratu dituzte, guraso eta ikasleei eskainiz. Polita izan da oso eskaini diguten ikuskizuna. Gurean ere, datorren San Sebastian eguna danborrez girotu dugu. Eskerrik asko, oraingo honetan ere, arropa berriak prestatu dizkiguten ama eta amama horiei ere. Hurrengo urtean gehiago. … [Read more...]
HELDUEN DANBORRADA
Azaroaren 24ean, Floreaga ikastetxeko, guraso, ikasle ohi eta lagun, bildu ginen danborrak eta barrikak jotzera Azkoitiko kaleetan zehar. Aurtengoan eguraldiak asko lagundu du, ez euririk, ez hotzik. Gogo biziz eta giro bikainean pasa genuen gaua. Argazkiak: Julen Galarza … [Read more...]
DANBORRADA
San Sebastian egunean festa handia bai Donostian, bai Azpeitian eta baita gure ikastetxean ere. Aurten ere, 2 urtekoek eta Haur Hezkuntzako haurrek, danborrada zoragarria eskaini digute. Nahiz eta eguraldi txarra egin arratsaldeko lau eta erdietarako denak zeuden elkartuta On Bosco frontoian eta bostak bitartean beraien guraso, aiton-amonak… … [Read more...]
HELDUEN DANBORRADA
Atzokoan ere berriro, Floreaga ikastetxeko, guraso, ikasle ohi eta lagun, bildu ginen Juan Luis eta Angelen zuzendaritzapean danborrak eta barrikak jotzera Azkoitiko kaleetan zehar. Eguraldia ez genuen lagun, baina genuen gogoak gehiago ahal izan zuen eta giro bikainean pasa genen gaua. Aurten talde biak guztiz osatuta irten dira, guztira 99 pertsona. … [Read more...]
DANBORRADARAKO IZEN-EMATEA
Badator 2017ko danborradaz gozatzeko unea. Floreagako danborjole izateko aukera duzu. 5 leku ditugu betetzeko. Guztiak, gizonezko jantziak dira. Nahi duenak eman dezake izena, gizonezkoek nahiz emakumezkoek. Interesatua bazaude, bete azpiko loturan dagoen formularioa. https://goo.gl/forms/mznwPot8tX3Zfzqy1 … [Read more...]













