Egun berezia izan dugu gaurkoa, 4 urte eta gero, azkenean, ikasturte amaierako jaialdia egiteko aukera izan dugu. Gaurko honetan pelikulen bihotzetara sartu gara eta abesti ezberdinez disfrutatzeko aukera izan dugu. Haur Eskolako txikienetik hasita DBHko hainbat artisten emanaldiaz gozatu dugu. Baita guraso talde batena ere. Eskertzea bakarrik geratzen zaigu, … [Read more...]
Arrak haurdun!
Gizakion kasuan bikote batean haurdun geratzen dena emakumea da. Baina, itsas zaldien kasuan ez da horrela, itsas zaldien kasuan itsas zaldi arra geratzen da haurdun. Baina, zer dela eta egiten dute hori? Arrautzak inkubatzeko energia ugari behar delako eta denbora ere bai, beraz, arra haurdun geratuta emeek aukera dute inkubazioak irauten duen tarte horretan (45 egun gutxi … [Read more...]
IKASLEAK SORTUTAKO ANTZERKIA
Aurreko astean, DBH 2ko Desberdinkatzekoak beraiek sortutako antzezlana aurkeztu diete LH1 eta 2ko ikasleei On Bosco aretoan. Gaztelaniako ikasgaian sortu dute, 2 eta 3. ebaluaketako proiektua izan da. Obraren izenburua "¿Y si...?" da, protagonistak askotan ahotan hartutako esaldi hasiera baita da, beldurrak edo zalantzak adierazteko era bat. Eta hori da zehazki antzezlanaren … [Read more...]
Arrainen arnasketa
Gu lehorreko animaliak izanik, airetik lortzen dugu bizitzeko beharrezkoa dugun oxigenoa, eta gero, hori biriketara garraitzen dugu handik odolak gure gorputzeko zelula guztietara banatzeko. Baina nola demontre arnasten dute arrainek? Uretan ere airean bezala oxigenoa ote dago? Iturria: Pixabay.com Bai, hala da, uretan ere oxigenoa dago eta arrainak gai dira uretatik gas … [Read more...]
Ozeanoetako animalia disdiratsuak
Biolumineszentzia izaki bizidun batzuk sortzen duten argi ikusgaia da. Adibidez, ipurtargiak, onddo batzuk, uretako dinoflagelatuak, txipiroiak eta baita txibiak ere! Baina, oraingoan, biolumineszentea den ornodunik handiena aurkitu dute, ozeanoetan sakonera handian bizi den ia 2 metroko marrazo (Dalatias licha) bat! Eta baita beste bi marrazo espezie txikiago ere! Etmopterus … [Read more...]













