Pasa den larunbatean Jaikik txikientzat eta Lh 1, 2 eta 3koentzat, kurtso bukaerako festa antolatu zuten. HH-koek lehenbizi, txokolate, esne eta gailetaz osatutako tarta bat egitea lortu zuten. Beraientzat gozamen hutsa izan zen eskuak txokolatetan zikinduta ibiltzea. Lh-koek berriz, txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten taldezka; futbolina, ping-pong, … [Read more...]
ZIENTZIAREKIN JOLASEAN
Pasa den larunbat goiza entretenituta pasa genuen eta bide batez zertxobait ikasi ere egin genuen. Sukaldaritzari etenaldi txiki bat eman nahi izan diogu, zientziari lekutxo bat egiteko gure tailerren txoko honetan. 20 bat lagun elkartu ginen eta hainbat esperimendu egin genituen material desberdinak erabiliz: arraultzak, gatza, ozpina, bikarbonatoa… Esperimendu nabarmenenak … [Read more...]
ZIENTZIA TAILERRA
Zientziarekin jolas egiten ikasi nahi? Zatoz gure zientzia tailerrera eta bertan lagun artean gozatuz, zientziaren alderdirik dibertigarrienak ezagutuko dituzu, esperimentuak egiten ikasiz. NOIZ: APIRILAREN 16an , 11:00- 13:00 NON: FLOREAGAN NORENTZAT: LH 1-2 7 euro ordaindu beharko dira. Interesatuak idazkaritzatik pasa. ANIMA ZAITEZ! … [Read more...]
JAIKIREKIN EKINTZA EZBERDINAK
LHko ikasleentzako sukaldaritza tailerra Oporrak sukaldean murgilduta hasi nahi ditugu, hori dela eta martxoaren 18an (ostirala) sukaldaritza tailerra antolatu dugu LHko ikasleentzako. LH 1-2 15:30 -17:30 LH 3-4-5-6 18:00 - 20:00 8 euro ordaindu beharko dira, interesatuak idazkaritzatik pasa. Oharra: Egun horretan jangelan bazkaltzen duten LH1-2 ko … [Read more...]
INAUTERIAK JAIKIREKIN
Inauteri astelehen eta astearte goizak pasatzeko zerbitzua eskaini du Jaikik. HH3 eta LH2 bitarteko 24 ume inguruko taldetxoa elkartu da eta goizak ahalik eta entretenituen pasatzen saiatu dira. Mota desberdinetako ekintzak burutzeko aukera izan dute, mahai jolasak, eskulanak, kirola, pelikula…. Giro polita sortu da eta umeek ere adin desberdinetako kideekin erlazionatzen … [Read more...]













