Azkoitiko Gazteak eta Garapena – Jóvenes y Desarrollo taldeak JANARI BILKETA antolatu du, Sierra Leonara (Saharaz azpiko Afrikara) Salestarrek kaleko umeentzako dituzten etxe eta eskoletara bidaltzeko. Hango egoera larria da: Ebola izurritea izan zuten, abuztuan uholdean eta lubiziak izan ziren eta gure eskolaren ondoko auzo bat sutan kiskali zen. Don Bosco Fambul (Freetown … [Read more...]
GOSEAREN AURKAKO LASTERKETA: 2.925 €
Apirilaren 30ean geure ikastetxean gosearen aurkako lasterketa burutu genuen. Gogoratzen duzuenez, ikasle bakoitzak bere erritmoan korrika egin zuen, ahalik eta tarterik luzeena eginez. Guztiak, bero handia egin arren, gogoz ahalegindu ziren. Eta bukaeran, berrindartzeko eta ohitura osasuntsuak hartzeko fruta banatu zitzaien. Hurrengo astean, babesleengana joan ziren hartutako … [Read more...]
GABON ZORIONTSUAK
FLOREAGA Salestar Ikastetxeko Heziketa Komunitatearen izenean… … [Read more...]
POZA BERPIZTU-XIMIRIMANA
Igande honetan Domund eguna dela eta aukera paregabea izan dugu misiolari baten testigantza eskolan hartzeko. “Poza berpiztu” lelopean etorri zaigu gaurkoan Maite Oiartzun misiolari nafarra gure ikastetxera. Baina, nor da Maite Oiartzun? Maite Oiartzun Baraibar 1960.urtean jaio zen Alkotzen. Magisteritza ikasi zuen eta irakasle bezala lan egin zuen 15 urtez … [Read more...]
TXANPON SOLIDARIOAK
Joan den astean DBH 2. mailako ikasleek martxotik hona jasotako txanpon guztiak patioan jarri zituzten, ilara luze batzuk eginez. Martxoan hasiera eman genion ekimen solidario honi eta hilabete hauetan zehar ikastetxeko ume eta gazteek txanpon asko ekarri dituzte. Momentuz ez ditugu zenbatu, baina 350 € inguru jaso ditugulakoan gaude. Dakizuenez, dirua Beningo kaleko umeen … [Read more...]













