Gaur, otsailak 2, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen da, herritarrak naturguneek duten garrantziaz eta horiek zaindu eta errespetatzearen beharraz kontzientziatzeko eguna. Ramsarreko hitzarmena Hezeguneei buruzko Hitzarmena Iraneko Ramsar hirian sortu zen, 1971eko otsailaren 2an, eta arlo horretako kontserbazio-politikak koordinatzeaz eta bultzatzeaz arduratzen da … [Read more...]
GURE INGURUKO TXORITXOAK
Gaurkoan, DBH1ekoek materialak berrerabiliz egindako txorien "jatetxeak" HHko haurrei eman dizkiete, baina lehendabizi jatezkoz bete behar ziren, eta horretan LHko ekogerlariak ibili dira! Dagoeneko “jatetxeak” gure inguruko txoritxoentzat patioan jarrita daude, baina zein txoritxo azaltzeko aukera ote dago? Bada bertakoak! Eta zein dira horiek? Horri ere erantzuna emateko … [Read more...]
ON BOSKO
Urtarrila amaierarekin batera On Bosco eguna iritsi zaigu. Egun hau prestatzeko On Boscoren bizitza, berak egindako lana eta transmititu zituen baloreak aztertu ditugu. Aurten bereziki Alaitasunean oinarritu gara. … [Read more...]
ON BOSKO JAIA
Nahiz eta aurreko astean hasi On Bosko festa ospatzen, gaur izan da egun handia. Etapa ezberdinetan jolasak, dantzak, pelikulak... izan dira nagusi. Gainera etapak nahastuaz LH6koak HHn izan dira jolasetan laguntzen eta DBHkoak LHn. Eskerrik asko guztiei! Ederra izan da! … [Read more...]
IGOR IGNACIO, boluntariotza
Igor Ignacio Floreagako irakaslea da. Aurtengo On Bosco Astearen barruan, DBHko ikasle eta irakasle guztiei hitzaldi bikaina eskaini die, 2022ko udan egin zuen Boluntariotza Misiolaria azalduz. Igor orain urte asko hasi zen boluntario zerbitzua eskaintzen, hasieran Alai Batzako monitore gisa. Logroño eta Somaloko hainbat kanpaldietan Monitore eta Koordinatzaile ere aritu da. … [Read more...]













