Kaixo, guztioi! Bagatoz bueltan! Ikasturte berriarekin batera indarberritu dugu Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea eta guztiok gogotsu ari gara EUSKARAren alde lanean. Goiko argazkian ikus dezakezuen moduan DBH3 eta DBH4ko 27 neska-mutilez osaturiko talde bikaina daukagu. Eguzkiloreek egin ohi duten moduan, gure helburua euskara babestea eta euskararen erabilera … [Read more...]
LH5. maila Donostian: Aupa Erreala!
AUPA ERREALA ETA DONOSTIAKO AQUARIUMA! Goizean autobusa hartu eta Reale Arena bisitatzera etorri gara. Bertan, zelaia ezagutzeaz gain, jolas bikainak egin ditugu. Tripa bete ostean, Aquariuma ikustera etorri gara eta kolorez betetako itsas fauna ezagutzeko aukera bikaina izan dugu. Egun polita pasa dugu! … [Read more...]
LH 1. eta 2. mailak Ataunen
Urriaren 20an LH1 eta 2ko ikasleok goizean goiz esnatu eta urduritasun handiz motxila prestatu genuen. Motxila hura, ordea, berezia zen, izan ere, beste egunetan ez bezala, bertan opilak, bazkarirako ogitartekoa eta ura sartu genituen. Ibilaldira gindoazen. Goizeko 9etan guztiok elkartu eta Ataunera abiatu ginen. Bertan, zerrategia eta errota ikusteaz gain, taloak egin eta … [Read more...]
SOLITATE PINTXOA, DENDA eta AB JOLASAK
Lehenik eta behin Floreagako Ikastetxeko Solidaritate Taldeak eskerrak eman nahi dizkizue Gazteak eta Garapena (Jóvenes y Desarrollo) taldearen ekintzetan ematen duzuen laguntza handiarengatik. Urriaren 28an, larunbatean, “Solidaritate Pintxo eta Bigarren Eskuko denda” eguna egingo dugu Kontzejupean. Alai Batzak umeentzat jolasak antolatuko ditu herriko … [Read more...]
ESKERRIK ASKO, ISABEL
Erakutsi diguzu bidea, Isabel Donostian jaioa, Tolosa izena abizenean daramazuna, Zumaian bizi eta Azkoitian lanean urte luzez jarduna… esan liteke Gipuzkoako herri horietako bakoitzak eman dizula zerbait: hiriburu zahar eta berriaren kategoria, Zumaiako gatza eta Azkoitiko piperra. Irakasle batek behar du indarra hainbeste urtetan ikasleekin aritzeko, nekatu arren nekatuko ez … [Read more...]













