Martxoaren 17an, igandean, ospatu zen Floreaga Ikastetxeko Gurasoen festa, San Jose eguna lan eguna izan baita aurten. Guraso batzordekoak goizean goizetik hasi ziren dena prestatzen: ping-pong mahia, futbolinak, mahai luzeak, txorizo pintxoak eta edariak,… David zuzendariak eman zuen goizeko hamaiketako mezaren ondoren, txistulariekin pasakalean etorri zen jendea patio … [Read more...]
SAN ANDRESAK
Azaroaren 30ean San Andres eguna ospatu genuen Azkoitian. San Andres eguna ostiralean ospatu bagenuen ere, aurreko asteburuan danborradaz eta dantzariez gozatzeko aukera izan genuen. Ostiralean Azkoitira bertaratu ziren guztiak egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Goizean marrazki lehiaketa, txistulariak, herri-kirolak, txorizoa eta taloak jateko aukera paregabea. … [Read more...]
SAN ANDRES DANBORRADA
Floreagako danborradak 10 urte bete ditu aurtengoan. Duela hamar urte Floreaga Ikastetxeak herrian burutzen den San Andresetako danborradarekin bat egin zuen. Harrezkero asko dira Floreagako bi konpainietan pasa direnak. Gutxi batzuk urtero atera dira, besteak desagertuz edo gehituz joan dira. Desagertu ez dena urteroko giro jatorra eta alaia izan da. Aurtengoan ere … [Read more...]
LH 4 SAN JOSE EGOITZAn
Oraingoan ere iritsi zitzaigun 4. mailako ikasleoi San Jose Egoitzara joateko garaia. Zenbait prestakizun, ilusio handiz aurrera eraman ondoren, bertaratu ginen eta beraiekin arratsalde alaia pasatzeko aukera ezin hobea izan genuen. Olatz Zabaleta eta Jose Manuel irakasleei esker, ikasleok gogo eta ilusio osoz prestaturiko abesti eta antzezlanak aurkeztu genituen. Bitartean, … [Read more...]
SAN ANDRES FESTA
Ekintza ugari eta desberdinak izan dira 2011ko San Andres festetan. Egitaraua egun desberdinetan egon da banatuta. Zenbaitetan hotza egin arren, egunero eguraldia lagun izan dugu. Larunbat gauean danborradaz gozatzeko aukera izan genuen. Floreagatik bi talde atera ziren, alde batetik, gurasoena, bestetik ikasle ohiena. Herria danborrak eta barrikak joaz zeharkatu zuten … [Read more...]













