Joan den larunbatean berriz hasiera eman genion Alai Batzari. Esan dezakegu aparteko giroa izan genuela. Proposatu ziren ekintzetan bazkide askok parte hartu zuten, batez ere antolatutako tailer berezian; egin beharrekoa lasaitasunez hartuta, koloredunezko irudi politak egin ziren, argazkietan ikus daitekeen moduan. Bitartean, beste talde batzuk elurretan, jolasean edo “Gabon … [Read more...]
Archives for urtarrila 2010
BIZENTA MOGEL IPUIN LEHIAKETA
Goiuri Epeldek irabazi du XXVIII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa. Abenduaren 18an banatu zituzten XXVIII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak, udaletxean. 16 idazlek aurkeztutako 21 ipuinen artean erabaki behar izan du aurtengo epaimahaiak. Goiuri Epelde azkoitiarrak irabazi du 2009ko sari nagusia, 500 euro eta oroigarria eskuratuz. Zorionak Goiuri! Ipuina … [Read more...]
HAUR MASAJE IKASTAROA
Floreaga Ikastetxeak “Haur-masajeen teknika” ikasteko aukera eskaini nahi dizue 0 eta 1 urte arteko umeak dituzuen gurasoei. Ikastetxeak berak antolatu duen ikastaroaren helburu nagusia aita-ama bakoitzak bere haurrari masajea ematen ikastea da. Teknika honen bidez geure haurraren gorputzarekin eta emozioekin modu berezi eta sakon batean komunikatzeko aukera dugu. Ukimena … [Read more...]
SANTA AGEDA
EZ GALDU AUKERA HAU! SANTA AGEDA bezperako Santa Eskean kantatzeko deia datorkizu orain, gutun honekin. Dakizuenez, otsailaren 4an, ostegunean, jendea Santa Eskeko koplak kantatzera atera ohi zen herrian zehar edo baserriak bisitatuz. Aurten ere Floreagako Gurasoek herritik ibili nahiko genuke Santa Eskea eginez, baserritar jantzita, arratsaldeko 19,00etan hasita … [Read more...]











