• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

BERTSO GIROAN GOZATUZ

2011-05-26 Idazlea: Zezilio 2 Comments

GU ERE BERTSOLARI PROIEKTUA

Maiatzaren 24an egin genuen emanalditik atera ondoren hitz goxo eta esker onekoak besterik ez genituen entzun Baztartxoko atarian. Ikasleak gustura hain urduri ibili ondoren saioa oso ondo atera zelako, gurasoek gusturago beraien seme-alabak zein ondo aritu ziren eta zein jarrera ona izan zuten ikusi ondoren eta irakasleok ere harro, hainbeste lan egin ondoren emaitza dotorea izan zelako.

Gai ezberdinak izan genituen ikusgai eta entzungai. 6.A mailakoak eman zioten hasiera jaialdiari, telebistan egunero agertzen diren pertsonaien berri emanez edo karikatura eginez. Kirolariak, abeslariak, prentsa arrosa… denetarik ikusleen gozamenerako.

6.B mailako ikasleek munduko herrialde ezberdinak izan zituzten bertsogai. Topikoetatik haratago saiatu ziren herrialde bakoitzaren aberastasuna erakusten haiengandik ikasi dezakeguna aipatuz.

5. mailakoentzat nobedadea zen baina zein ondo aritu ziren! Serio, bai oholtza gainean eta baita ikusle modura ere. Oso ondo ulertu zuten saioa ondo borobiltzea nahi bagenuen ezin zutela txorakerietan ibili eta bakoitzak ahal zuen guztia egin behar zuela gauzak ondo ateratzeko.

5.A mailakoak ausart ibili ziren alkate eta zinegotziei eskaera bereziak eginez eta haiek ere zorrotz ibili ziren erantzunetan.

5.Bkoak berriz mundua beraien gustura antolatzen aritu ziren eta horretarako bide seinale berriak asmatu besterik ez zuten egin: “debekatuta dago eskola joatea” izan zen ezarritako lege berrietako bat.

Emanaldia ikusita polita!, ikusgarria!, ederra! … dira gehien entzuten ditugun komentarioak. Baina guk irakasleok, benetan sinesten dugu  Euskara  eta komunikazio arloa lantzeko egiten dugun ariketarik osatuenetako dela.  Jendaurrean egiten den diskurtso bat da bertso saioa eta edozein diskurtso prestatzeko landuko genukeen prozesu osoa lantzea eskatzen du. Eta gainera ikasleak izugarri  ondo pasatzen dute. Zer gehiago eska diezaiokegu …

Hitzak: Mailu Irizar


Filed Under: Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, baztartxo, bertsolaritza, floreaga, ikastetxea, salestar

Comments

  1. Iban Garcia says

    2011-05-26 at 10:33 pm

    Oso ondo pasau nun. Aurten azkenengo urtie baino beti geraukonaiz ezperientzixekin burun. Lengo urtik akordatzenaiz eladitun karritukin zemat abentura pasau nittun… JAJAJA

  2. imanol says

    2011-05-27 at 1:00 pm

    bertsometaz gozatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·