Ekainaren 8a iritsi da, haurrak hainbeste desiratutako eguna. Ume guztien artean irribarre , urduritasuna eta egonezina nabari zen. Irakasleok ere bagenuen gure kezka, zer nolako eguraldia egingo ote zuen; baina azkenean behintzat ondo portatu zen eta giro aparta izan genuen. Lehenengo ikasle guztiak Oriora joan ginen, iritsi bezain laster beraien motxilak utzi zituzten … [Read more...]
Archives for ekaina 2012
LH 1-2 ORIO
Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara. Ekainaren 7an goizeko 09:30etan prest geunden autobusa hartzeko. Goizean aterpea ezagutu eta igerian eta jolasak egin genituen . Bazkaldu ondoren bertako jolas tokian jolastu egin genuen. 16:00etan igeri lekura joan ginen berriz. Askaldu eta gero Orioko barraraino ibilalditxo bat egin … [Read more...]
DBH 2 IBAIALDE
Ikasturte honetan ere Ibaialde kanpainan parte hartu dugu eta laginketa Urola ibaian amaitzen diren bi erreketan egin dugu, Kukuerriko eta Atanoko erreketan hain zuzen ere. DBH2. mailako ikasleek erreka bakoitzeko uraren analisi fisiko-kimikoa egin dute (ibaiaren zabalera, sakonera, uraren abiadura, pHa, oxigenoa, nitratoak, fosfatoak, etab.), ondoren biodibertsitatea aztertu … [Read more...]
DBHkoak IPARRALDEAN
Maitzaren 31n Iparraldean izan ginen, Frantseseko Departamentuak antolatzen duen bisita egiten. Iaz Donibane-Lohitzunen izan baginen ere, oraingoan Baiona eta Miarritzera joan gara. Baionako kaleetatik ibili gara, katedralean, Miarritzeko Aquariuma bisitatu dugu eta bertako marrazo, arrai tropikal eta itsas txakurrak ikusi ditugu; eta bukatzeko, Port-Vieuxko hondartzan bazkaldu … [Read more...]












