• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

LH 3 eta 4 EKAIN BERRIn eta SASTARRAINen

2012-11-10 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Urriaren 11n  LH 2. ziklokoek txango bat izan genuen.

EKAIN BERRIKO KOBAZULOA ETA SASTARRAIN BASERRI ESKOLAra (Zestoa).  

Oso urruti  joan gabe deskubritu genuen oso leku bereziak ditugula hementxe bertan. Ekaingo leizea Euskal Herriko historiaurreko aztarnategi nagusietako eta interesgarrienetako bat da.

Kobazuloa orain dela 14.000 urte, Madelein aroan egindako labar pinturengatik da ezaguna. Pintura horiek bikain zainduta daudela nabarmentzekoa da.

Haitzuloan, gutxi gorabehera, 70 animalia-irudi daude. Zaldia da gehien ageri den irudia. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke Ekainen.

Milurtekoetan zehar pintura hauek ezkutuan egon ziren, haitzuloaren mikroklima hauskorrean, bere kontserbaziorako egokiak diren baldintza batzuetan, babestuta.

1969ko ekainaren 8an, Ekain haitzuloa eta bere margo ikaragarriak aurkitu zituzten Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek. Aurkikuntza arkeologo profesionalen eskuetan utzi zuten (Jose Migel Barandiaran jauna eta Jesus Altuna jauna, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak).

Handik aurrera ikerketa asko egin dituzte kobazuloan eta galdera hau beti buruan:

 Nola begiets genezakeen humanitate urrun horren egonezinetako lekukoa hura mindu gabe?

Behar honetatik Ekain haitzuloaren erreplika, Ekainberri, eraikitzearen ideia sortu zen.

Erantzun honi esker orain aurkitu, ezagutu eta sentitu dezakegu euskal ondare artistiko paleolitiko hau, 2008. urtetik aurrera.

Ekainberrin izan eta gero Sastarrain Baserri Eskolara abiatu ginen. Han gure zain zeuden tailer bat egiteko, Ukuilu tailerra,hain zuzen.

Sastarrainen baserriko ohiko abere gehienak daude:   oilategian, oiloak, oilarrak, ahateak, antzarrak, e.a.   Ukuilu eta zalditegian, betizu arrazako behi erdibasatiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, poneyak, pottokak, astoa, txakurrak, katuak, e.a.

Taldeka jarri eta azkar hasi ginen monitoreen laguntzaz animalien ukuiluak bisitatzen.  Baina halako batean eguraldia zeharo okertu zen eta gure ekintza euria jasa batekin bukatu zen.

 Hala ere, egun polit bat igaro genuen eta zertxobait ikasi genuen batez ere aurre-historia eta gure arbasoei buruz.

Hitzak: Maribel García

Filed Under: Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, ekainberri, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar, sastarrain, zestoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·