• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

EUSKARAREN EGUNA

2012-12-04 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Bai astelehen ederra izan dela gaurkoa! Ikastetxera iritsi orduko euskal musika izan dugu gure belarrien gozamenerako.

Eta hantxe zegoen sarreran kartel ikusgarri bat zer egun genuen gogorarazteko:

“ EUSKARAREN EGUNA

 EUSKARAZ BIZI ETA GOZATU”

 Gaurko “Egun onak” ere desberdinak izan dira. DBHko Hizkuntza Ikasle Batzordeko kideen eskutik etorri zaizkigu egun berezi honen garrantzi eta jatorriaren azalpenak.

Goiza berotzeko, LHkoek bertso zein baino zein ederragoak abestu dituzte. Ondoren, “Ikurrinaren dantza” eta “Aurreskua” eskaini dizkigute, kalejira eder batekin agurtu gaituztelarik. Hau guztia, nola ez, txistu eta atabalen laguntza dotoreaz. Azkenik, goizeko ekitaldi hau borobiltzeko, lehenengo zikloko ikasleek  “Euskaldunak gara” kanta abestu dute maisuki.

Eguerdian ekintza hauek errepikatu egin dira. Oraingo honetan ere, “Euskal Herrian euskaraz” abestia entzunez hasi da saioa eta ikasleei aurkezpena egin eta gero, bertsoak , euskal dantzak eta abestiak izan ditugu. “ Euskaldunak gara” kanta HHko ikasleen eskutik etorri da, denok txunditurik utzi gaituztelarik; a zer nolako martxa duten txiki hauek!!!

Goizean zehar LHkoak euskararekin lotura duten kartelak egiten aritu dira. Benetan gauza politak egin dituzte eta goiza amaitu baino lehen maila bakoitzean saridun bat izan da. 6. mailakoak eta DBHkoak ere lanean aritu dira Lehendabizi, euskararen erabilerari buruz hausnarketa bat egin dute eta ondoren euskarari piropo bat asmatu behar izan diote. Hauen orijinaltasuna ere saritua izan da. Kartel hauek eta piropo hauek ikusgai jarriko ditugu frogak.floreaga.eus-en ondorengo egunetan, goizean zehar abestu diren bertsoekin batera.

Amaitzeko esan, DBHn lehiaketa bat egiten aritu garela aurreko pare bat asteetan. Ikasleek Ginkana honen bidez, euskal munduarekin lotutako hainbat pertsona lotu behar izan dituzte beraien ofizio edo zaletasunarekin. Esaera zaharrak ere amaitu beharra izan dute. Eta azkenik, Euskal Herriko hainbat herri bertako zazpi probintzietan kokatzea tokatu zaie. Parte hartzaileen artean zozketa egin dugu eta sari banaketa gaur bertan izan da.

Hitzak: Amaia Alberdi

Filed Under: DBH, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: azkoitia, eguna, euskara, euskararen, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·