Euskararen egoera Azkoitian, Bada kezkatzeko arrazoirik? Abenduaren 5ean Maxixatzeneko kide den Karmen Irizar izan genuen Floreagan hizlari. Euskararen Eguna izan berri zelarik, hitzaldi ireki bat antolatzeko aukera aproposa iruditu zitzaigun. Hona hemen berak eginiko laburpentxo bat. Euskararen hautematea Azkoitian: gaixo den gorputzaren diagnostikoa Herri euskalduna … [Read more...]
Archives for abendua 2012
MARIA SORTZEZ GARBIA
Joan den asteazkenean, LHko ikasle eta irakasleok Mariaren Sortze Garbiaren festa ospatu genuen. Abendualdian sartuta gaude eta geletan Gabonak prestatzen hasi gara kandela, izar, eguzki eta jaiotzak jarriz. Elizkizunean adierazi zen Maria izan behar dela gure benetako argia eta izarra. Bera gure zeruko ama da, guztiokin beti ona, eskuzabala eta alaia. Horrekin batera, … [Read more...]
EUSKARAREN EGUNEKO LANAK
Euskararen egunean antolatutako marrazki eta piropo lehiaketetako irabazleen lanak dituzu jarraian, baita LH 6A eta LH 6Bkoek prestatu zituzten bertsoak ere. PIROPO LEHIAKETA LH6 Joanes Salgado: “ HAIN GOZOA ZARENEZ, BETI AHOAN IZANGO ZAITUT” DBH 1 Miren Astigarraga: “EUSKARAZ JOLAS, BARREZ ETA ALGARAZ!” DBH 2 Clara Eizagirre:“ ZERUTIK JAUSITAKO OPARIA, EUSKARAK BEHAR DU … [Read more...]
EUSKARAREN EGUNA
Bai astelehen ederra izan dela gaurkoa! Ikastetxera iritsi orduko euskal musika izan dugu gure belarrien gozamenerako. Eta hantxe zegoen sarreran kartel ikusgarri bat zer egun genuen gogorarazteko: “ EUSKARAREN EGUNA EUSKARAZ BIZI ETA GOZATU” Gaurko “Egun onak” ere desberdinak izan dira. DBHko Hizkuntza Ikasle Batzordeko kideen eskutik etorri zaizkigu egun berezi honen … [Read more...]
SAN ANDRESAK
Azaroaren 30ean San Andres eguna ospatu genuen Azkoitian. San Andres eguna ostiralean ospatu bagenuen ere, aurreko asteburuan danborradaz eta dantzariez gozatzeko aukera izan genuen. Ostiralean Azkoitira bertaratu ziren guztiak egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Goizean marrazki lehiaketa, txistulariak, herri-kirolak, txorizoa eta taloak jateko aukera paregabea. … [Read more...]













