• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 1 GORLIZ

2014-04-11 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Apirilaren 9tik 11ra DBH1eko ikasleak Gorlizen izan dira beraien ikasbidaia burutzen.

ZABALApirilaren 9an, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Gorlizerantz abiatu ginen. Aterpetxeko arduradunak harrera ona egin zigun eta bideo baten bidez arauak jakinarazi zizkigun. Azpimarratu behar da gure ikasleak adi eta isilean egon zirela. Behin maletak lagaz gero (batzuenak oso, oso… handiak, “badaezpada ere” etxeko armairu osoa eraman zutelako), Plentziara joan ginen. Herria ezagutu eta plazan bazkaldu genuen. Une horretan hasi zen animaliekin izan dugun harreman estua: karramarroak harrapatzen aritu ziren batzuk, bestek ikusitako txakur guztiak zenbatzen… eta hurrengo egunetan zaldiak, behiak, igelak, oreinak, arrainak, txoriak… Ez dakigu hurrengo urtean Bartzelonako zooa ikusteak mereziko duen… Arratsaldean, eguraldi eguzkitsua egin zuenez, hondartzan egoteko aprobetxatu genuen. Ausartenak bainatu egin ziren eta “Champions”-eko partidu bat jokatzeko aukera ere izan genuen. Egunari bukaera emateko jolasean ibili ginen aterpetxe aurreko zelaian.

Hurrengo egunean, bide malkartsu batetik farora joan ginen. Bista ederrez gozatu genuen, egindako argazkietan ikus daitekeen bezala. Eta arratsaldean programatutako bi ekintzei ekin genien: kanoak eta arku tiro. Berriro eguraldia lagun izan genuen eta guztiok pozik ibili ginen. Nahiz eta hasieran kostatu, gehienek arraunlari eta jaurtitzaile trebeak izatea lortu zuten. Eta afaldu ondoren, gau-jai ederra antolatu zen logela guztiek prestatutako antzerki eta dantzekin. Agertokitik abeslariak, dantzariak, aktore, aktoresak, imitatzaileak… pasatu ziren eta oso ondo egin zutela esan beharra dago.

Eta ostiralean gehienek ez zuten aterpetxetik atera nahi, baina ez zegoen aukeratzerik. Hala ere, artean ekintza batzuk falta zitzaizkigun. Bihurgune asko zituen errepide batek Gaztelugatxeraino eraman gintuen eta ermitara heltzeko lehenengo eskailerak igotzeko prest geundenean, kartel batek adierazi zigun ezin zela igoera egin bidea konpontzen ari zirelako. Azkenik, Mundakara joan eta herriko kaleak, itsasoa eta Izaro uhartea ikusten ibili ginen.

Hiru egun bikainak izan dira gure artean elkar bizi izateko. Eta egia da guztiok oso ondo pasatu dugula!

Argazkiak1

argazkiak2

argazkiak3

Filed Under: DBH, Orokorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·