• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH3 MURILLO de GÁLLEGO

2014-04-12 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

DBH 3ko ikasleak Murillo de Gállegon izan dira apirilaren 10etik 11ra.

Bidaia hasi aurretik gure bi egun hauek ondo planifikatuta genituen, bi egun bete-beteak izateko. Barkatu, batzuen ustez egun eta erdi, eta beste batzuen ustez ezta hori ere, egun eta erdi izateko ordu bete falta baitzen. Kontua da bidaia gogoz eta ilusioz hasi eta bukatu genuela.

Goizeko 08:15ean abiatu ginen Murillora. Autobusean euskal errepertorio osoa abestu ondoren, lehen geldialdia Loarren egin genuen. XI. mendekoa den gaztelua ezagutzera joan ginen. Gidaren laguntzaz ederki ulertu genuen garai hartako egoera eta bizimodua.

   MUR700B

Bertan bazkaldu ondoren Murillo de Gállegoko Ur Pirineos-eko kideak genituen zain. Iritsi eta pixkat batera  rafting-a eta hidrospeed-a egiteko bi taldetan banatu ginen. Neoprenoak ondo jantzi eta uretara! Ederki ibili ginen, ba!

MUR700A

Bapo afaldu ondoren lehenengo eguna bukatzeko atseden hartzea besterik ez zitzaigun falta.

Hurrengo egunean berriro ere neoprenoak eta kaskoak hartuta rafting-a eta hidrospeed-a egin genuen. Gállego ibaia arraunean eta ur lasterren indarraz baliatuz zazpi kilometroz jaitsi genuen. Kirola egiteaz gain naturaz gozatzeko aukera izan genuen.

Bertan bazkaldu ondoren Iruñeara joan ginen. Gure asmoa San Ferminetako entzierroetako ibilbidea ezagutzea zen. Ordu eta erdiz Iruñea ezagutzeari ekin genion. Eguraldi bero zegoela aprobetxatuz izozki erraldoi-hotzak eta napolitana txiki-beroak dastatzeko aukera ere izan genuen.

MUR700C

Seiak laurden gutxi inguru ziren handik abiatu ginenean, Azkoitian zazpietarako egon nahi genuen gure oporrak hasteko.

Eta datorren ikasturtean…!

Eta bideoak? Laster jarriko ditugu! Oraingo honetan ikusgarriak!

Argazkiak 1 eta 2: Ur Pirineos

Argazkiak 3: Iban Garcia, Leyre Ortiz eta beste batzuk

argazkiak1

argazkiak2

argazkiak3

argazkiak4

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, gállego, hezkuntza, hidrospeed, ikastetxea, loarre, murillo, rafting, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·