Aurten ere LHko 3. zikloko ikasleek, Bertsozale Elkartearen eskutik, “Gu ere bertsolari” proiektuan parte hartzeko aukera izan dute. Eta aurten ere gehienak oso gustura aritu direla esango nuke. Gogotsu aritu ziren “bertsomovieda” Beasaingo Arrano Elkarteak antolatutako lehiaketan. Gustura jardun zuten Bertsometarako bertsoak egiten eta serio eta arretaz aritu dira … [Read more...]
Archives for maiatza 2014
DONIBANE LOHIZUNE
Joan den asteazkenean, frantseseko ikasleok, Donibane Lohizune herri euskaldunean bisitan izan ginen. Eguna hasteko, "Altxorraren bila" jokoaren bidez herria ezagutzeko aukera ederra izan genuen. Donibane-Lohizuneren sorrera eta historiako zati batzuk entzun ondoren, bertako plazan bazkaldu genuen, kioskoaren toldopean. Nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez izan, arratsaldean, … [Read more...]
JOXE GAINZARAIN
Joxe Gainzarain, apaizgintzan Diamantezko ezteiak (60 urte) Joxe Gainzarain salestar azkoitiarra, apaiz ordenatua izan zen 1954ko ekainaren 27an. Bere apaiz ordenazioko Diamantezko Ezteiak ospatuko ditu igandean, ekainaren 1ean, ordu batean, Floreagako elizan emango duen mezetan. Egun hartan, salestar komunitateak bere zuzendaria den David Villahozen Profesioko Zilarrezko … [Read more...]
MARIA ETA GURE AMAK
Maiatzaren 24an Maria Laguntzailearen festa ospatu genuen. Baina egun batzuk lehenago, festa prestatzeko tutoretza saio bat burutu genuen. Lehendabizi, behean dituzuen abestiak entzun genituen. Ondoren bi istorio aztertu genituen. Istorio horietako protagonistak Ama Birjina eta Txano-gorritxoren ama dira. Bi emakume hauek ba al zuten gutako bakoitzaren amarekin … [Read more...]
MARIA LAGUNTZAILEAren FESTA
Maiatzaren 24a: egun honetan edozein salestar etxe, ikastetxe, patiotan ospatzen da Maria Laguntzailearen eguna; izan ere debozio handia zion On Boscok Maria Laguntzaileari. Floreagan aurreko astean hasi ginen egun honi begirako ekintzak egiten: LH eta DBHko ikasleak txapelketan murgilduta aritu dira jolasorduetan, bakoitza bere taldearen alde, sariak ere ez baitira … [Read more...]













