Aurten, hamaikagarren aldiz jadanik, udaletxera joan gara udal audientzia egitera. Xabier Munibeko eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek Eskola Agenda 21 barruan aurten landu ditugun gaiei buruz hitz egin diegu alkateari eta ingurumen teknikariari: zer landu dugun, zer atal aztertu ditugun, zein den ikastetxetako eta Azkoitiko errealitatea, zer ondorioetara heldu garen eta guztiok, … [Read more...]
Archives for maiatza 2014
TXERLOIAKO FINALAK
Maiatzaren 17an Txerloiako futbol zelaian Eskolarteko Kirolaren futboleko finalak jokatu ziren. Floreaga ikastetxeko ordezkapena zabala izan zen hiru talderekin. LH 3. mailako neska eta mutilen talde bana eta LH5eko mutilen taldea. Ikasturteari amaiera polita emateko modu bikaina izan zen. Guraso eta ikasle asko bildu ziren emozioz betetako partidak ikusteko. Zorionak bertara … [Read more...]
DBH3koak GUGGENHEIMen
2014ko maiatzaren 16an DBH 3ko ikasleak Bilboko Guggenheim ikustera joan ginen. Bertara iritsitakoan kanpoko artelanak ikusten aritu ginen. Kanpokoak ikusitakoan barruko ikustera sartu ginen. Bi taldetan banatu behar izan genuenez, gidaren laguntzaz talde bat Yoko Onoren erakusketa ikusi zuen eta beste taldeak Ernesto Netoren erakusketaz eta artelanaz disfrutatu … [Read more...]
DBH 3 GAZTA TARTA
DBH3ko ikasleok natur zientzietako gaia landuz, gazta tarta bat egin dugu klasean guk geuk erositako osagaiekin. Gazta tarta gozo hau egiteko oso osagai xinpleak erabili ditugu: gazta freskoa, nata likidoa, gurina, marmelada, limoizko gelatina eta gailetak. Egiteko orduan oso erraza da, ez dugu eta laberik behar izan egiteko. Egindakoan, hozkailuan gorde dugu eta bi egun pasa … [Read more...]
DBH 2 IBAIALDE
2014aren maiatzaren 14 eta 15ean Ibaialde kanpainan parte hartu dugu, hau urtero Eusko Jaurlaritzak antolatu ohi duen kanpaina da. DBH 2 A taldekoak asteazken goizez izan ginen eta DBH 2B taldekoak ostegun arratsaldez. Gela biak Atanoko erreka aztertu genuen, hiru puntu desberdinetan. Taldeka lana eginez, laginketa puntu bakoitzean parametro fisiko-kimikoak (pHa, tenperatura, … [Read more...]













