Don Bosco astean zehar ekimen ugari antolatu ziren Floreaga Salestar Ikastetxean: jolasak, elizkizunak, hitzaldiak, hamaiketakoa, antzerkia, txapelketak… Horiek guztiak bideo batean bildu ditugu, egunero Don Boscoren estiloa, alaitasunez beterikoa, gogoan izan dezagun. Eskerrik asko dena gauzatzeko lagundu eta parte hartu duzuen guztioi. … [Read more...]
Archives for otsaila 2015
2 URTEKOAK – ELURRA MARA-MARA
NEGUA Negua lantzen ari garela elurra egin du. Haur gehienentzat lehenengo aldia zen ikusten zutela eta beraientzat oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da. Jantzi berokiak, botak... eta elurretan jolasten ibili ginen. Zenbat gauza ikasi ditugun! Elurra txuri-txuria da. Elurra hotz-hotza dago. Elurrak ez du zaporerik. Elurrak busti egiten du. Eta..... … [Read more...]
ON BOSCO EGUNEKO DBH JOLASAK
On Bosco astean jakitera eman genuen bezala, DBHko ikasleen jolasak bertan behera utzi ziren. Dena den, joan den ostiralean, otsailaren 6an, On Bosco egunerako antolatuta zeuden jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten. Ostiraleko azken bi orduak pilotan, futbolean, futbolinean, play stationean, sing starrean eta ping-pongean eman zituzten. Gainera, ohiko jolasez gain, … [Read more...]
JOSE MANUELen ALDEKO MEZA
Jose Manuel Arenasen aldeko meza ospatu zen otsailaren 8an Floreagako elizan, 13.00etan, ikastetxeko honetako Komunitate Hezitzaileak antolatuta. Mezetan Jaungoikoari eskerrak eman genizkion Jose Manuelen bizitza eta eredu onarengatik eta berari omenaldi xume bat egin genion, familia eta adiskide askorekin batera, otoitz giroan. Eliza beteta zegoen. Hasieratik Jose Manuelen … [Read more...]
FLOREAGAKO MENDIZALEAK
Floreagako mendizaleak gogor ari dira 2015. urtearen hasieran. Urtarrilaren 18an Aloña mendira igo ziren Oñatitik Arantzazura doan bidetik. Otsailaren 08 Gorlatik Irimo mendira igo ziren. Bietan elur nahikoa aurkitu zuten jolaserako … Egun zoragarriak izan dira!!! Argazkiak: Juanan Arrieta, Manuel Leiro, Xabier Aranbarri. Hitzak: Juan Inazio. … [Read more...]













