Aurten ere San Jose Festa ospatu dugu ikastetxean.
Larunbatean, goizeko 11k inguruan eskolako dantza taldeko haurrek prestatutako hainbat dantza ikusteko aukera izan genuen, Txalkor txistulari elkartearen doinuen laguntzarekin.
12etan elizkizuna izan zen Floreagako elizan. Bertan AB koruko haurren abestiekin eta dantza taldeko nesken aurreskuarekin ospatu genuen gure eskolako santuaren omenezko meza.
Ordu berdinean Ping-pong eta futbolineko txapelketak jarri ziren martxan. Ping-pongean 10 bikotek hartu zutelarik parte eta futbolinean 48k.
Aita-ama, seme-alaba guztiak gustura eta serioski jardun zuten bi txapelketetan. Ping-pongeko garaileak Juan Ignacio Martin eta bere alaba Lara izan ziren eta futbolinean, berriz, Juan Ignacio bera, baina oraingoan bere semea den Ibairekin.
Aurtengoan, hainbat urtetan ospatu den guraso-ikasle arteko futbol areto txapelketa ezin izen da aurrera eraman, izan ere, DBH4ko ikasleak ikasbidaian baitzeuden. Ea datorren urtean berreskuratzen dugu partidu “historiko” hori.
Ikastetxeko gurasoen elkartetik eskertu nahi genuke bertaratuen parte hartzea eta laguntzeko prestutasuna. Txalkor txistu elkarteari urtez urte festa honetan parte hartzeagatik ere gure eskerrik onena, eta larunbateko saioan argazkilari izan genuen Jorge Iglesias “Xurde”-ri ere esker mila.
Hitzak: Nerea Machado eta Ana Arenas
Argazkiak: Jorge Iglesias “Xurde”











Utzi erantzuna