• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA
  • INKESTAK
    • IKASLE INKESTAK
    • LANKIDE INKESTA
    • FAMILIA INKESTA
    • ENCUESTA DE FAMILIAS
    • IRAKASLEEN JARDUERA-EBALAUZIOA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Zerbitzuak
    • JANGELA
    • HAUR ESKOLA
    • HARRERA ZERBITZUA
    • ESKOLAZ KANPOKOAK
      • Haur Hezkuntza
      • Lehen Hezkuntza
      • DBH
      • Uztaila Jolasean
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

XXVIII. EUSKAL KULTUR JARDUNALDIAK

2017-05-11 Idazlea: LH Floreaga Leave a Comment

ALAI BATZA . 30 URTE

Atzo, maiatzaren 10ean, Floreagako On Bosco aretoan Alai Batzaren 30. urtemuga dela eta mahai inguru bat izan zen. Bertan, Kristina Arrizabalaga, Zezilio Salas, Koldo Vergara, Iosu Irizar eta Amaia Arteaga egon ziren eta Joxe Kruz Gurrutxaga izan zen moderatzailea.

Alai Batzan ume bezala hasi ondoren, begirale moduan jarraitzeko erabakia hartzearen zergatia garbi dute begiraleek. Ume bezala jaso eta bizi zuten guztia oraingo haurrei transmititzearen garrantzia azpimarratzen dute. Edozein begirale boluntariori galdetuz gero, hau izango da jasoko den erantzunik esanguratsuena: “Eman doan, doan jaso duzuna”.

Hala ere garbi dute ez dela musu truk egiten dutena. Egia da ez dutela zentimo bat ere jasotzen, baina beraien lanaren trukean jasotzen dutena dirua baino askoz ere aberasgarriagoa dela diote, umeen irriak, umeen zoriontasunaren lekuko izatea da jaso dezaketen gauzarik baliotsuena. Hau da Alai Batzan gaur egungo begiraleen eta begirale ohien sentimendu nagusia. Umeen bidelagun izateak begiraleei pertsona bezala hazten laguntzen dietela ere esaten dute.

Hainbat bizipen ere elkartrukatu zituzten. Esaterako lehenengo kantaldiaren antolakuntza eta arrakasta. Umeentzako berria zen zerbait egiteak haurren parte hartze handia suposatu zuen, 18 kanturen laguntzarekin hainbat haurrek On Bosco antzokia gainezka egitea lortu zuten. Proiektu hau aurrera eramatea erabaki zenean, Alai Batzak ez zituela gaur egun dituen baliabide guztiak, baina hala ere aurrera ateratzea lortu zuten, elkarlanean.

Bitxikeri moduan Kristina Arrizabalagak beraien lehenengo kluben topaketan bizitako momentu barregarri bat kontatu zuen. Azkotitik lau begirale joan ziren haurrez betetako autobus batean Deustura. Kluben tokapaketako antolatzaileek begiraleek mozorrotuta joan behar zutela esan zuten eta Azkoitiarrei esan eta hauek egin. Bertara iritsi zirenean mozorrotuta zeuden begirale bakarrak ziren. Oroitzapen ederrak dituztela garbi geratu zen.

Ekonomiaren garrantziaz ere hitz egin zen. Izan ere Alai Batzak diru laguntzei esker da segitzen du aurrera hein handi batean. Gaur egun, guraso elkarteak, udaletxeak, salestarrek… laguntzen diote, sarrera kuotak ez baititute material kosteak berdintzen.

Alai Batzaren etorkizunaren inguruan guztiek iritzi berdina adierazi zuten. Alai Batzak aurrera jarraitzeko hasieratik dituen helburuak, baloreak… mantendu behar dira, horiek egin dutelako Alai Batza gaur dena. Gizartea aldatuz doan heinean begiraleek ere moldatu egin beharko dute, baina Alai Batzaren muinak tinko mantenduz lortuko da beste horrenbeste urte irautea.

Erakundeen laguntza eta pertsona askoren lan isila eskertuz amaitu zen saioa. Giro bikaina izan genuen. Saioaren hasieran, kanpoan, ekaitzaren ondoren ostadar zoragarria ikus zitekeen.

XXVIII. Kultur Jardunaldien hirugarren eta azken saioa KANTU JIRA izango da, Floreagako euskararen normalkuntza taldearen laguntzaz. Maiatzaren 25ean, osteguenan, herriko kaleetan zehar euskarazko gaurko eta aspaldiko kantuak abestuko dira. Entseguak martxan daude. Egun hartan taldearekin kantzera gonbidatzen zaituztegu guztiak.

Hitzak: Amaia Arteaga

Filed Under: Orokorra Tagged With: ALAI BATZA, azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, kultur jardunaldiak, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026.05.22 DBH Maux161
  • 2026.05.22 DBH Maux162
  • 2026.05.22 DBH Maux163
  • 2026.05.22 DBH Maux160
  • 2026.05.22 DBH Maux159
  • 2026.05.22 DBH Maux158
  • 2026.05.22 DBH Maux156
  • 2026.05.22 DBH Maux157
  • 2026.05.22 DBH Maux154

Upcoming Events

There are no upcoming events.

View Calendar
Add
  • Add to Timely Calendar
  • Add to Google
  • Add to Outlook
  • Add to Apple Calendar
  • Add to other calendar
  • Export to XML

Copyright © - Floreaga Salestar Ikastetxea · Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika ·